Errezitaldia eginen da poesia tailerreko azken saioan
Udal Liburutegiak antolatutako Poesia tailerrean parte hartu duten pertsonek urte honetako azkenengo saioan herritar guztiei eskainitako errezitaldi bat emango dute. Errezitaldia abenduaren 15ean, larunbata, izango da, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Guneko Dantza aretoan.
Bost saiotan ahotsaz eta emozioez gain nola hedatu olerki baten esanahia landu dute, eta honetarako Maria Teresa Cervantes-en olerkiak erabili dituzte.
“Teresak izakiaren funtsa edo muina bilatzen du eta baita ere bizitzako ibilbidean ezaugarri duen nostalgiaz beterik dagoen bere barne mundua deskribatzen duen hitz zehatza. Letratako langile nekaezina da eta 87 urte eduki arren idazteko grina eta emozioa hasi berritan bezala mantentzen ditu”. dio Maite Lorenzok, ekimenaren gidariak. “Aurreko bost larunbatetan landutako olerkiak errezitatuko ditugu eta aireratuko ditugu bizia emateko xedez”.
Errezitaldia irekia denez gero, ikusi nahi duten pertsona guztiak gonbidatuta daude. Ekitaldiaren amaieran mikrofono zabalik egongo da, ezer esan edo adierazteko duen edonorentzat.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez