60.000 euro Izarra Centren kokatzen diren enpresak diruz laguntzeko
Ermuko Udalak Izarra Centre eraikinean kokatzen diren eta herriko enpresa-ehuna dibertsifikatzen eta bultzatzen duten enpresak diruz laguntzeko deialdia zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 21ean amaituko da, eta 60.000 euroko aurrekontua prestatu da helburu honetarako.
2018. urtean zehar Izarra Centre eraikinean lehenengo aldiz kokatu diren enpresei zuzendutako diru-laguntzak dira; herriko udal haztegietatik etorri eta negozioa bertan finkatu nahi dutenek eta iaz diru-laguntza hauek jaso zituztenek ere deialdian parte hartu dezakete.
Laguntza horiei esker, enpresek Izarra Centren dituzten bulegoetarako erabiltzen duten espazioaren alokairu-kostuak diruz lagunduko dira, betiere Ermuko egoera sozio-ekonomikoari bultzada ematen eta ehun ekonomikoa dibertsifikatzen laguntzen badute, Udalaren ekonomi sustapenerako estrategiaren ildoan badaude eta Izarra Centreko kudeatzaileek ekintzaileentzat antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzen badute (hitzaldiak, jardunaldiak, eta abar).
Diru-laguntzak lortu nahi dituzten enpresek Bizkaiko Foru Aldundiak zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko ematen duen ziurtagiria, erakundearen estatutuak eta eskatzailearen ahalmenak, diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta eta Udalaren babes ekonomikoa justifikatzen duen proiektu edo ikerketaren memoria aurkeztu beharko dituzte. Jaso beharreko dokumentazio osoaren inguruko xehetasunak deialdiaren oinarrietan kontsultatu daitezke.
Udalbatzarreko alderdi politiko bakoitzeko ordezkari banak osatuko dute Balorazio Batzordea. Horiek, Toki-Garapen alorreko teknikari batek egindako aurretiazko txosten teknikoan oinarrituta, proiektu bakoitza ebaluatuko dute. Diru-laguntzaren kopurua enpresa bakoitzak lortutako puntuen araberakoa izango da. Ebaluazioa positiboa bada, gutxienez Izarra Centren dituzten bulegoen alokairu-kostuaren %75a emango zaie enpresei.
Diru-laguntzen tramitazioa Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez egin daiteke abenduaren 21a baino lehen, ostirala.
Xehetasun gehiago behar izanez gero, ikus ezazu deialdi honetarako prestatu den informazio orria.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren