Udalbatzak urte politikoari amaiera emango dio hileko Osokoaren udalbatzarrarekin

17.12.18
Erakundea

Herriko Udalbatzarra bihar bilduko da hileroko Osoko Bilkura egiteko eta 2018ko urte politikoari amaiera emateko, Gabon jaiak direla-eta, ez baita horiek pasa arte bilduko ostera. Eguneko gai-zerrendak zazpi puntu ditu barne. Lehena, betiko legez, gonbidapena bertaraturiko zinegotziek jorratuko diren gaiekin interes zuzenik duten edo ez adierazi dezaten. Jarraian, 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuraren akta onartuko da. Hirugarren, erakundearen ekonomia eta finantza plana izango hizpide.

Laugarrenera jauzi egin da, udalerriko herri-bide batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea –TAO- arautzen duen Udal Ordenantza aldatzeaz eta, badagokio, onartzea mintzatuko dira alderdi ezberdinetako kideek. Aldaketak egingo dira Dipatazio kalean, Merkatu plazako eraikinaren ondoan zama lanetarako -9etatik ordu 1etara- eta aparkatzeko zonalde mistoa eta horren parean dauden beste 4 leku urdin jartzea, Probalekuko 3 lekuak ezabatuz, kale hori oinezkoentzat bakarrik izango delako.

Bosgarrenean erakundean aldi baterako enplegua egonkortu eta sendotzeko erabaki proposamena jorratuko da. Seigarrenean, aldiz, udalerriko Adikzio Planaren proposamena tratatu eta, hala badagokio, onartuko da. Zazpigarren eta azkena, eskari-galderak egitekoa izango da, planteatzen badira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte