Gabonetako zubi eta jaiegunak direla-eta ordutegiak egokituko ditugu udal zerbitzuetan

20.12.18
Erakundea

Udal zerbitzuetako langileok herritarrei harrera egiteko ditugun ordutegiak egokitu egingo ditugu, datozen egunetako jaiegunak direla-eta. Udalean aurtengo 2018ko egutegiaren arabera, langileok abenduaren 24ko eta 31ko astearteetan zubi eguna izango dugu. Hori horrela, udaletxea eta bertan dauden bulego teknikoa eta kontu-hartzailetza eta Abiapuntu bulegoak itxita egongo dira asteazkenean. Baita ere Liburutegia, Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Etxea.

Nolanahi ere, ondoren zerbitzu bakoitzaren berezitasunak zehazten ditugu, hainbat gauza baitira kontutan hartu beharrekoak:

Abiapuntu: Bihar, abenduak 21ean, bulego nagusiak ordu 1etan itxiko du. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da, zubi edo jaiegun izateagatik. Espresuki adierazten ez dugun gainerako egun guztietan ohiko ordutegian -8etatik 15etara bitartean- zabalik egongo da. Nolanahi ere, gogoratzen dugu aukeran Egoitza elektronikoa gure esku izanen dugula, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

Udal liburutegia itxita izanen da ondoko egunetan: Abenduaren 22tik 25era bitartean eta 29tik urtarrilaren 1era, horiek barne. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian zabalduko da, bere mikrositean duen egutegian zehazten duenaren arabera.

Kiroldegia eta Betiondo kudeatzen dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: abonatu eta kirol zaleok kiroldegia eta Betiondo erabili ahal izango ditugu bai abenduak 24 eta baita 31n ere, lehena goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean eta, -igerilekua eta fitness aretoa 8:30etatik ordu 2 eta erdietara-, bigarrena, 9:15etatik ordu 1etara bitartean, hurrenez hurren. Argibide eta zehaztasun gehiagorako ikus entitatearen webgunea.

Lobiano kulturgunea biharko egunean –abenduaren 21ean- goizetik arratseko 13:30ra arte zabalik egongo da goizez eta 17:15etatik 19:15etara arratsaldez. Urtarrilaren 7arte zabalik egongo da goizez bakarrik, 8etatik 15etara bitartean.

Emakumeen Topagunea abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean goizez bakarrik egongo da zabalik, goizeko 9:30etatik ordu 1a eta erdietara bitartean. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako