Marta Soto abeslariak 'Miranos' lana aurkeztuko du Ermua Antzokian

27.12.18
Ermua Antzokia

Marta Soto Huelvako abeslari gaztea etorkizun oparoa izan lezakeen musikaria da. 22 urte besterik ez ditu, baina jada milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan, milioi bat bisita baino gehiago dituzten bideoak eta Miranos izeneko lehenengo diskoa kalean. Ostiral honetan, abenduak 28, Ermua Antzokiko eszenatokian izango dugu 22:15etik aurrera bere ahots karismatikoaz gozatu dezagun.

1996an jaioa, Marta Soto betidanik erakarri izan du musikak. Autodidakta eta bere kabuz abesten hasia, Interneten akordeak topatu ostean ikasi zuen gitarra jotzen, eta bere burua grabatu eta bideoak igotzen hasi zen. Horrela, bere lanek milaka bisita izan dituzte denbora gutxian, eta jarraitzaile ugari erakarri dituzte bere abestiek.

Uda honetan bere lehenengo diskoa kaleratu du, Miranos. Bertan, Huelvako artistak hamaika abesti bildu ditu, bakoitza bere arrazoi eta istorioekin. Guztia, izaera propioa duen ahots goxo eta adierazgarriarekin kontatuta.

Marta Sotoren kontzerturako sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean (kontsulta ezazu zerbitzuaren ordutegia hemen), Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu