Udal liburutegiak Udal ordutegia luzatu eta egokituko azterketak preta daitezela errazteko
Udal liburutegiak bere ordutegia luzatu eta egokitu egingo du urtarrileko hilabete honetan erabiltzaile ikasleak azterketak erosotasunez presta ditzatela errazteko. Horregatik, atzoko urtarrilaren 2ko asteazkenetik, indarrean du liburutegiak azterketa garaiko ordutegi berezia.
Atzoko urtarrilaren 2tik 31ra, bitartean udal liburutegia 9:30etik gauerdira arte irekita izanen da astelehenetik ostegunera. Hau da, egunero 13''5 ordu etenik gabe. Ostiraletako ordutegia bere ohiko horretan mantenduko da, 9:30etik 20:30era. Halaber, urtarrileko asteburuetan liburutegia zabalik egongo da -larunbat zein igandeetan- 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegia izango duelarik.
Azterketa garai honetan liburutegia ikasketa gela moduan soilik irekiko da. Beraz, larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan eta arratsaldetan ikastera doazen pertsonei soilik emango die zerbitzua. Larunbat goizetan, aldiz, liburutegiak herritar guztiei eskainiko die zerbitzua.
Behin azterketa garaia amaituta liburutegia larunbat goizean irekiko da, 9:30etik 13:30era, eta ohiko zerbitzu guztiak emango ditu.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat