Txandakako aparkalekuak arautzen dituen Udal Ordenantza aldatu du Udalbatzak

07.01.19
Erakundea

Ermuko Udaleko Udalbatzarrak herriko kale jakin batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea arautzen duen Ordenantza aldatzea onartu du. 2018ko abenduaren 18ko saioan, aurreko urteko azkenengoan, bozkatu da testua, eta bileran bertan izandako 16 zinegotzien baiezko botoak jaso ditu.

Akordio honi esker, Ermua udalerriko herri-bide jakin batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea arautzen duen Udal Ordenantzako 4. artikulua eta I. eranskina aldatuko dira. 2013ko uztailean onartu zen lehenengo aldiz ordenantza hau, eta herriak egun dituen beharrei erantzuna emateko aldatu dira zenbait atal.

Jatorrizko testuaren helburua herriko trafikoaren zirkulazioa antolatzea eta hobetzea da. Ibilgailuak aparkatzeko espazioa eta denbora mugatuz, autoak txandakatu eta aparkalekuen erabilera optimizatzen da. Gainera, aparkaleku eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka handiagoa lortzen da herriko gune ezberdinetan, eta Ermuko jarduera komertziala bultzatzen da.

Denbora mugapena astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izaten da indarrean. Tarte horietan, bi orduz dohainik aparkatu daiteke autoa. Plaza horien egungo batez besteko okupazio maila %93koa da.

Iraupenean eta guneetan aldaketak

Aldaketarik nabarmenetako bat aparkatzeko denbora luzatzea izan da. 2018ko uztailera arte, txandakako plazetan gehienez aparkatu zitekeen tartea ordubetekoa zen, baina udatik aurrera, bi ordura igo da tarte hori. Neurri hori ordenantzaren aldaketan islatuko da orain.

Bestalde, araudia aplikatzen den hiru guneetan ere aldaketak izango dira, eta honela geldituko dira:

  • 1. zonaldea: Diputazio kalea
    • Merkatu plazaren ondoan, Diputazio eta San Pelaio kaleen arteko zeharbidean, 7 plaza gehituko dira: alde batean lau eta bestean hiru. Azken hiru horiek karga-deskargarako izango dira 09:00etatik 13:00etara. Gainera, Probaleku kalean kenduko diren hiru plazak ordezkatuko dituzte, kale hori oinezkoentzat izango delarik. Ibietara doazenek eta zerbitzuetako ibilgailuek soilik igaro ahalko dute bertatik.
    •  Diputazio 3 eta 7 zenbakien artean, 15 plaza.
  • 2. zonaldea: Karabixa kalea
    • 6 plaza 1 zenbakiaren hegalean.
    • 7 plaza 2 zenbakiaren hegalean. Desgaitasuna duten pertsonentzako plaza mantendu egingo da.
  • 3. zonaldea: Goienkale kalea
    • Goienkale eta Kantabria kaleen arteko bidegurutzetik Goienkale eta Karabixa kaleen arteko bidegurutzera, zenbaki bakoitien espaloian: 8 plaza.
    • Goienkale 5etik (Lobiano) Kantabria zeharbidearekin duen bidegurutzera arte: 5 plaza gehiago.

Azpimarratzekoa da Baldespina Markesa txandakako parkingean ere aparkatu daitezkeela autoak, bertan ere lehenengo bi orduak doakoak baitira.

Gaiaren inguruko dokumentazioa eta saioaren bideoa lotura honetan kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte