Sarrerak agortzear Blas Cantoren Ermuko kontzerturako

23.01.19
Ermua Antzokia

Kultur ekitaldien denboraldi berriko lehenengo kontzertu handia izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian, telebistako aurpegi ezagun baten eskutik. Izan ere, Blas Canto murtziarra izango dugu geurean, Complicado lehenengo bakarlana aurkezten.

1991an jaio zen Blas Canto, eta 2011. urtean lortu zuen ospea lau lagunekin batera sortutako Auryn taldeari esker. Boyband horrek salmenta marka guztiak hautsi zituen Espainian, eta jardunean egondako sei urteetan hainbat sari eskuratu zituen.

Orain, Blas Cantok bakarkako bideari ekin dio. Tu Cara Me Suena lehiaketa irabazi du, bere ahotsa, karisma eta moldakortasuna erakutsiz, eta bere lehenengo birari hasiera eman dio. Ostiralean Ermua izango du geltoki.

Talde boteretsua izango du ondoan, eszenaratze zainduarekin eta zuzeneko bikainarekin. Guztiak batera izango ditugu Ermua Antzokian Complicado bere lehen lanaren aurkezpenean.

Kontzertua 22:15ean hasiko da ostiral honetan, urtarrilak 25, Ermua Antzokian. Azkeneko sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, leihatilan bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan