‘Satorjator’ lagunarekin bidaiatzeko prest da Ermua Antzokia
Ene Kantak Nafarroako konpainiak Satorjator ikuskizun berria aurkezten dihardu, eta larunbat honetan, urtarrilak 26, sarrerak agortzean dituen Ermua Antzokian izango ditugu.
Satorjator antzezlanean, Eneko eta Nerea bidai magiko berri batean murgilduko dira, Lur planetaren bihotzera bidean. Aitatxok emandako mapa bati esker, lur azpian altxor magiko bat bilatuko dute, eta gainera, lagun berriak eta aspaldikoak topatuko dituzte. Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan, eta mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denboraz hausnartuko dute, jolasteko galtzen ditugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako ikuskizuna izango da.
Urko Oskozek zuzendu eta antzezten du lana, Oiane Yarza, Aitziber Fernandez, Uxue Rodriguez eta Xabi Akerreta aktoreekin batera. Bi urtetik aurrerako neskato-mutikoei zuzenduta dago antzezlana, eta 80 minutu inguruko iraupena du.
Satorjator larunbat honetan izango da ikusgai, urtarrilak 26, 17:00etatik aurrera Ermua Antzokian.
Azkeneko sarrerak lau euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean. Hain gutxi gelditzen direnez, ezin dugu bermatu egunean bertan Ermua Antzokiko leihatilan eskuratu ahalko direnik.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan