Aurtengo lehenengo Osoko Bilkura eginen du bihar Udalbatzarrak

28.01.19
Erakundea

Ermuko Udalbatzarra bihar –urtarrilaren 29ko asteartean- bilduko da, 2019. urteko lehenengo Osoko Bilkura saiora. Bilerak ohiko izaera izango du, eta arratseko 19:00etarako deitua dago –lehen- deialdian eta 19:30etarako bigarrenean bada-, udaletxeko Bilkura Aretoan.

Deialdiak 5 puntu hartzen ditu barne gai-zerrendan, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin hasiko da eta aurreko –abenduaren 18ko bilerako- aktaren bozketarekin ondoren.

Hirugarren, Valdespinako Markesa parkearen azpian dagoen txandakako aparkalekuaren Barne-araudian aldatzeko proposamenaz mintzatuko dira. Jarraian eta laugarrenean, presoak urruntzeko irizpidearekin bat ez datozela adierazten duen EH Bildu taldearen mozioa hizpide edukiko zinegotziek.

Bosgarren eta azken puntuarekin amaituko da Osoko Bilkura; bertan, galdera-eskariak jasoko dira, baldin badaude.

Gogorarazten dugu saioa 19:00etatik aurrera zuzenean eskainiko dugula Udalaren webgunean eta YouTubeko gure kanal ofizialean.

Dokumentazio guztia, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte