Lauaxeta eta Lorca, artearen eskutik bat eginda

30.01.19
Ermua Antzokia

Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Federico Garcia Lorca bi idazle eta poeta ikoniko izan dira, bakoitza bere kulturan. Bi figura handi horiei modu berean iritsi zitzaien heriotza, biak fusilatuak izan baitziren diktaduraren hastapenetan, urtebeteko aldearekin. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian; askatasunaren aldeko borrokan hil ziren biak.

Lauaxeta euskal lurretan jaiotako poeta abertzalea zen; Lorca, aldiz, Andaluziako lurretan jaiotako poeta errepublikarra zen. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela.

Bi poeten lanak ditu ardatz Ele! Lauaxeta-Lorca ikuskizunak, Karabansarai Produkzioak taldeak sortutako antzerki, musika eta dantza erakustaldiak. Josu Camarak zuzendu eta Jon Maiak idatzitako obrak Lauaxetaren eta Lorcaren testuei musika, irudiak eta antzerkia gehitzen dizkie. Horrela, hain desberdinak iruditzen zaizkigun kulturek eta herriek poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan nola bat egin dezaketen adierazten da.

Ele! ostiral honetan, otsailak 1, 22:15etik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako