'Royal Crown', antzezpen ausarta aurkeztuko du Sutegi Antzerki taldeak

14.02.19
Ermua Antzokia

Sutegi Antzerki taldeak “Royal Crown” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Juanma Rodriguez aktore ermuarrak zuzentzen du, zeinak dramaturgia ere gain hartu duen. Sutegi taldearen azken lana da. Aztzepenean parte hartzen duen ondoko aktoreek: Garazi Beitia, Piedad Kortazar, Ayose Cruz, Manuel Carrillo, Giovanni Aguado eta Sindy Oterok. Oraingo honetan Irune Pérez eta Pilar Medinaren laguntza berezia jaso dute. Sarrerak 8 euro balio du eta, jada, salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitatearen webgunean nahiz bere orotariko kutxazainen sarean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

Sinopsia

Otelo eta Julietak, Shakespearek sortutako pertsonaiak, Palma de Mallorcan bizi dute beraien maitasuna, Lady McBeth andereak –Shakespearen pertsonaia halaber - adi begiratzen diela, eta dena lotua, eta ongi lotua duela. Hamlet, Shakespearena ezustean ere, errege izateak balio duela zerbaitetarako pentsatzen du, eta Ricardo III., jaiotzatik Shakespearengan erroldatua, prest dago zentzugabekerihandizidio baterako. Eta…Puck?

(Piedik etortzeko dio; herrikoak garela, herri herrikoak, eta herriarentzat).

Antzerkian, politikan bezala, edozertaz hitz egin daiteke (ja, ja, ja).

- ¡Somos shakespearianos!

- Zu, are gehiago!

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango