Nino Bravo gogoan Serafin Zubiri eta Alboka Musika Eskolarekin

20.02.19
Ermua Antzokia

Serafin Zubiri abeslari eta pianojole nafarra Ermuan izango dugu ostiral honetan Alboka Musika Eskolako musika-bandarekin batera ikuskizun berezi bat eskaintzeko: Recordando a Nino Bravo.

Aspaldi desagertu baina beti gogoratua eta miretsia izan den Nino Bravoren gairik ezagunenen birsortze-ikuskizun bat da, baina honakoak badu berezitasunik: bere musika-oinarria Alboka Musika Eskolako musika-bandak, Serafin Zubiriren ahots ederrarekin batera interpretatuko duela.

Ikuskizuna lau ataletan egituratuta dago, Nino Bravok argitaratutako bost diskoak kronologikoki birpasatuz. Atal baten eta bestearen artean bideoak proiektatuko dira, abeslari ezagunaren bizitza eta karrera modu atsegin eta zehatzean kontatuz.

Oroimenez eta lehen mailako musikaz beteriko kontzertua izango da.

Recordando a Nino Bravo ostiral honetan, otsailak 22, 22:15etik aurrera izango dugu Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango