Asteburuan ikusgai izango Antzokian, Goya sari gehien irabazi duen 'Campeones' filma
Asteko zine programazio erakargarri eta berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Otsailekoari amaiera emango dio zineklubak eta martxokoei hasiera asteburuak. Aste honetank ekoizpen berri berriak ikusteko aukera izango dugu, dramak, komediak eta kirola lotura izango dute proposamen komertzial biak, bizitzako zailtasunei aurre egin eta gainditzearen inguruan. Filma guztien artean, azpimarragarri da Goya sarietan nagusi izan den Javier Fesserren ‘Campeones’ titulua.
Osteguneko zineklubean Poloniako ‘Mug’ titulukoa eskainiko dugu, Malgorzata Szumowska zuzendariarena azken lana. Laurogeita hamar minutu irauten ditu eta Berlineko nahiz Gijoneko epaimahairen sariak jaso ditu. Sinopsiak jasotzen duenez Jack bihurri itxura du, Metallica taldearen musika entzutea gustuko duelarik. Poloniako herrixka txiki batean bizi da, gerraondoko kolore grisa duena eta jendea egunero mezetara joaten den horietakoa. Mirari arkitektoniko bat egin nahian Brasilgo Corcovadoaren gurutzearen tamainako bat egitea bururatu zaie. Jacek Jesukristo horren figura lantzen ari denean, oreka galdu eta buru barrura eroriko da, aurpegia larriko zaurituz. Ebakuntza plastikoa behar du aurpegia bere onera bueltatzeko baina zirujauek beldur dira eta Jaungoikoaren borondateaz gehiago fidatzen dira beraien bisturiaz duten trebeziaz baino. Jaungoikoak ez dio babesik emango eta gaizki geratuko da.
Larunbateko zine komertzialari hasiera emango diogu arratseko 7 eta erdietan aurtengo Goya sarietan gailendu den Javier Fesserren ‘Campeones’ luzemetraiarekin. Hiru (3) Goya irabazi ditu: filma onena, aktore azpimarragarriena eta abesti onenarena. Hamaika (11) nominazio ditu Feroz sarietarako: Komedia onenaren 4 nominazio. Foqué sarietan, pelikula onena eta baloreen heziketa saria zinean. Marco, saskibaloiko entrenatzaile profesionala da. Krisi pertsonalean murgilduta egun batean adimen urritasuna duten jokalari taldea zuzentzen hasiko da. Hasieran arazoa izango dena, bizitzako ikasgai ahaztezinean bihurtuko da. Filma hau igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8 eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamenaren haria ere kirola eta saskibaloia dira. ‘Todos a una’ tituluko ekoizpen frantsesa da, Vianney Lebasque zuzendariarena. Komedia bat da, oinarria benetako gertakizuna batean duena. Sinopsiak honakoa dio: Federazioaren diru-laguntza ez galtzearren entrenatzaile batek gezurrezko adimen urritasuna duten jokalarien taldea eratzen du Sydneyko 2000. urteko joko paralinpikoetara joateko. Langabezian dauden ilusiorik gabeko zazpi jokalari eta beste minusbaliatu birekin taldea Australiarako hegaldia hartzen du. Jokalari faltsuak benetako kirolari paraolinpikoekin egoitza, aldagelak eta bizitza partekatu beharko dute. Mugarik ez dutenen zinismo eta harrotasunak gainerako kirolarien adore eta pasioarekin neurtuko beharko dute. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Azkenik, haur eta gazteentzako igande arratseko 5etako emanaldian, ‘Uno más de la familia’ produkzio ipar amerikarra emango dugu, Charles Martin Smith zuzendariarena. Drama da, txakur-arrazako animalien abenturak kontatuko dizkigunak. Bella txakur emea da, Lucas jabearekin hasitakoa. Pozarren bizi dira elkarrekin. Egun batean txakurra galdu egingo da eta abentura zirraragarriari hasiera emango dio. Etxera bueltatzeko eta jabearekin elkartzeko 600 kilometroko bidai gorabeheratsua bete beharko du.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan