Bilgunea programak LHrako hiru saio antolatu eta iragarri ditu martxorako
Bilgunea programak saio berriak gauzatuko ditu hilabete honetan, 2018/2019 ikasturteari dagozkionak. Arduradunek hiru jarduera iragarri dituzte martxorako, Lehen Hezkuntza ikastetxeetako hezkuntza komunitateari zuzendurikoak. Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua hezkuntzako profesionalei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntzagarapenerako erremintak eskaintzea da.
Gure Udalak antolatu du programa, herriko Ikasleen Guraso Elkarteen, ikastetxeen eta osasun zentroaren laguntzarekin batera.
Prestatutako jarduerak Lobianon egingo dira eta ondorengo hauek dira beren xehetasunak:
- LHko 1, 2 eta 3 mailakoentzat: Lagunen garrantzia. Martxoak 11, astelehena, 17:15etatik 18:45etara.
- LHko 4, 5 eta 6 mailakoentzat: Autonomia sakontzen. Martxoak 25, astelehena, 17:15etatik 18:45etara.
- LHko 1, 2, 3, 4, 5, 6 mailakoentzat: Mindfullness, Martxoak 27, 17:15etatik 18:45etara
Saio horietarako ludoteka zerbitzua eskainiko da, ume txikiak dituzten familientzat. Ludoteka zerbitzua doakoa izango da parte hartzaileentzat baina hori eskatu egin beharko dute izen-emate fitxan adieraziz, planifikatu ahal izateko.
Jardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izen-ematea egin beharko da eskaera orria betez eta Gizarte Zerbitzuetan, ikastetxeetan edo osasun zentroan entregatuz. 943 17 91 61 edo 688 854 500/510 telefono zenbakietara deituta ere eman daiteke izena.
Lotutako albisteak
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako