Apirilaren 28an bozkatzerik nahi? Ziurtatu orain Gorte Nagusietarako Hautesle Erroldan zaudela

08.03.19
Erakundea

2019ko apirilaren 28ko igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira estatuan. Demokrazian gaudenetik hamabigarren deialdia da. Hori horrela, bozka emateko asmoa baduzu, Hautesle-erroldan zuzen agertzen zarela ziurtatzea komenigarri duzu. Hautesle Zerrenda hori jendaurrera jarriko dugu herritarrok kontsultatzerik izan dezazuen matxoaren 11tik 18ra bitarteko zortzi egun naturalez. Epe horretan ziurta ezazu egoki inskribaturik zaudela, batez ere etxebizitzaz aldatu bazara, 18 urte bete badituzu edo bestelako edozein gorabehera izan baduzu azken deialditik.  Ermuan 18 urtetik gorako eta bozka emateko eskubidea dugun 12640 bizilagun gaude, hasiera baten.

Zergatik garrantzitsua da Hautesle-erroldan agertzen diren gure datuak zuzenak diren egiaztatzea?

Hautesle-erroldan inskribaturik egotea derrigorrezkoa da. Izen-abizenak agertzeaz gain, Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia ere agertzen da, datu horien bidez bozketarako momentuan herritarra identifikatu beharko da. Hautesle-errolda lurralde-sekzioen arabera sailkatzen da.

Pertsona bakoitza sekzio batean inskribaturik dago. Ezin da sekzio batean baino gehiagotan inskribaturik egon edota sekzio batean bi aldiz egotea.

Bateren bat bi aldiz baino gehiagotan inskribaturik badago, azken inskripzioa izango da balekoa eta aurreko guztiak ezabatzen dira.

Azken hauteskundeen ostean etxez aldatu bazara, Ermuan erroldatuta ez bazinen edota 18 urte bete berri badituzu, oso inportantea da Hautesle-erroldan zure datuak ondo agertzen direla egiaztatzea.

Horrela, egon daitezkeen akatsak zuzendu eta 2019ko martxoaren 28an izango diren hauteskundeetan bozketa egiteko duzun eskubidea zuzen bermatu ahalko da.

Zelan kontsulta dezaket Hautesle-errolda?

Aurrekoan legez, kontsulta etxetik bertatik egin ahalko da, Abiapuntuko bulegora joan barik edota telefonoz deika ibili barik. Horretarako, www.ermua.es Ermuko Web gune korporatibo honetan sartu eta ondorengo lasterbidearen gainean sakatu kontsulta bideratu ahal izateko.

Lasterbide horren bidez formulario bat izango dugu, non gure NAN zenbakia (Hizkirekin) eta jaiotze-data jarrita, behar dugun informazioa eskuratuko dugu. Hau da, Hautesle-erroldan gauden ala ez jakin ahalko dugu; baiezkoa bada, bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde-kolegioa eta mahaiaren berri jasoko duzu.

Aipatutako aplikazio informatikoa martxoaren 11ko astelehenaren 0 ordutatik 18. eguneko 24etara erabilgarri izango da.

Hala ere, Hautesle-errolda betiko moduan aurrez aurre ere ikusgarri izango da Abiapuntuko bulegoetan (8:00etatik 15:00etara), astelehenetik ostiralera.

Eta baita, gure bulegoetara etorri barik, 943179143 telefonora, goizeko 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera deituta ere.

Informazio gehiago

Hurrengo egunetan, Hauteskude-administrazioak haustekunde-txartela bidaliko digu eta bertan gure azken datu eguneratuak ikusi eta bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde sekzioa eta mahaiaren berri jasoko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua