‘Cafarnaum’ eta ‘La Favorita’ zinta sarituak asteburuko zine erakargarriaren osagai
Ermua Antzokiak astekoz ine proposamen barriari helduko dio bihartik aurrera. Aste honetako programazioarekin hilabetearen erdira iritsiko gara eta, datozen egunetako aukeren artean azpimarragarri ditugu nazioartean sari ospetsuak eskuratu dituzten bi lan; osteguneko ‘Cafarnaum’ eta asteburuko ‘La Favortita’ filmak. Osteguneko zineklubak Nadine Labaki zuzendariaren Libanoko produkzioa dakaarkigu: ‘Cafarnaum V.O.S.’ Drama bat da, sari asko jaso izan dituena. Sinopsiak jasotzen du Zain 12 urteko mutiko argi et ausarta dela, Libanoko hiriburuko –Beiruteko- kaleetan bizitzari zorroztasunez aurre egiten dioena. Bere gurasoengandik ihesi egiten du eta haiek salatu egiten ditu mundu ‘eskas eta irtenbiderik gabeko’ honetara ekarri izanagatik. Ingelesez ez den filma onenerako Oscar sarirako izendatutakoa da. Ostegunean ikusi ahali zango dugu, iluntzeko 8 eta erdietatik aurrera.
Zine komentzialari dagokionez, larunbat arratseko zazpi eta erdietan ‘La Escuela de la Vida’ titulukoaren hiru emanaldietako lehena ikusteko parada izanen dugu. Ekoizpen frantsesa da, Nicolas Vanier zuzendariak egindakoa. Drama bat da muinean, nahiz komediaren ukituak ere eduki. Ia bi ordu irauten ditu eta Pariseko auzo xumean dagoen umezurztegi batean bizi da Paul umearen istorioa kontatzen du. Celestinek eta bere senarrak, Konde baten langile direnak, adoptatu eginen dute umea eta beraiek lan egiten duten Sologneko finka handi batera eraman beraiekin. Celestine neskamea da eta bere senarra finkako basozaina. Gaztea hirira ohitua dago eta mundu misteriotsu eta zirraragarrira iritsiko da, eskualde basatira eta baso erraldoia duenera, landa-lurrak, urmaelak eta ehiza duena. Paulek basoko sekretuak eta landa bizitza ikasiko ditu. ‘La Escuela de la Vida’ igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Yorgos Lanthimos zuzendariaren ‘La Favorita’ zinta britainiarra da. Filmak nazioarteko sari ugari jaso ditu mundu zabalean, horien artean aipagarri izanik Olivia Colman aktore protagonistak 2018an irabazitako Oscar saria, aktore emakume onenarena. Filmak kontatzen du XVIII. Mende hasieran Frantzia eta Britainia gerran daudenean, ingelesen erregina Ane ahul eta gaixoa da. Horren ordez praktikan bere lagun Lady Sarah gobernatzen duelarik, erregina gaixo egon eta karaktere oso gorabeheratsua duelako. Jauregira lanera neskame berri iritsitakoan, bere xarmak Lady Sarah bereganatuko du. Filma 10 izendapen izan zituen Oscar sarietarako, besteak beste, filma; zuzendari eta argazki onenerako kategorietan. ‘La Favorita’ larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7 eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Haur eta gazteentzako igande arratseko 5etarako proposamena marrazki bizidunen lana izango da: ‘Las aventuras del pequeño Colón’ tituluduna, zeinak asteburuko eskaintza ixten duen. Familia sosik gabe geratzeko arriskuari aurre egiteko asmoz, Cristobal Colon gaztea eta Leo da Vinci eta Mona Lisa lagunak ‘Brasilgo irla’ legendarioaren mapa zaharreko pistari jarraitzen diote. Legendak kontatzen duenez esploratzeke dagoen lurralde horretan altxor handiak omen daude. Nolanahi ere, gauzak ez dira pentsa daitekeen bezain errazak izango. Entretenigarritasuna familiako kide guztientzat.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan