‘Laburbira’ zirkuitua ostegun honetan iritsiko da Ermura

20.03.19
Ermua Antzokia

Laburbira zirkuitu ibiltariaren hamaseigarren edizioa abian da jada. Euskarazko bederatzi laburmetraiek osatzen dute denboraldi berria, eta martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitartean 35 herritatik igaroko da. Bergaran emango zaio hasiera birari, eta Ermua izango da hurrengo geltokia ostegun honetan, hilak 21.

Ekimena Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen du, eta Ermuko saioa Euskal Birusa elkarteak kudeatzen du. Zirkuitu ibiltari honen helburua bikoitza da: batetik, euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez; eta bestetik, ikusleei geurean sortutako zinearen mokaduez gozaraztea.

XVI. edizio honetako bederatzi laburmetraiak 2016 eta 2018 urteen artean sortu dira, eta maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, majia, intriga eta umorea dakarte. Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk; bederatzitik zazpi, emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osatzen dute, kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Laburbira 2019 osatzen duten lanak honakoak dira:

Emanaldia 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian, zineklub saioetan ohikoa izaten den bezala. Gainera, laburmetraia guztiak ikusi ondoren, Erroak lanaren zuzendari Ane Zuazubiskarrekin solasean aritzeko aukera izango da.

Ermuko saioaren ostean, Laburbira Usurbil, Sestao, Hernani, Dima, Gasteiz, Iruña, Mutriku, Azpeitia eta Irun bezalako herrietara iritsiko da, baita Valladolid, Paris, London eta Valentziara ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean