Hamar urte bete ditu AIC proiektuak, etorkizun hurbilean jomuga jarrita ospatuaz
AIC - Automotive Intelligence Center zentroak hamargarren urteurrena betzen du, gaurko bezalako egunean eratu baitzen 2009. urtean. AIC erronka berritzailea izan zen, ekimen sustatzaileen ustez automobilgintzaren etorkizuna nahitaez kooperazioan oinarriturik berritzean zegoen. Horiek horrela, bere alorrean parekorik ez duen zentroa sortu zuen; automobilgintzaren sektorean balioa sortzea helburu duena, berrikuntza irekiaren kontzeptuan oinarrituta, non enpresek beraien lehiakortasuna hobetu dezaketen, lankidetzaren bidez. Merkatuko orientazioa kontuan, ezagutza, teknologia eta industria garapena bateratzen ditu, egitura bakar batean. Hamarkada honek eta egindako ibilbideak agerian utzi dute hasierako ideia haren balio, nahiz tartean krisialdi ekonomikoa eta guzti pasa izan arren.
Proiektuaren hasieratik gaur arte, 8 nazionalitateetako 30 erakundek eta 900 profesionalek baino gehiagok independenteki eta aldi berean modu koordinatuan lan egiten dute instalazioetan. Modu horretan, etorkizuneko proiektu ugari partekatzen dituzte, esaterako eta besteak beste, ondorengo alorretakoak: simulazio birtuala, ibilgailuaren elektrifikatzea, fabrikazio aurreratua, materialen arintzea, eta abar… Guzti hori ikuspuntu integraletik eginez, lehiakortasuna, prestakuntza, teknologia eta industri garapena landuz.
Ermua sortzaileetako bazkide izan denez, urteurreneko ospakizunean izango da gaur
Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren sustatzaile izan zen eta Ermua sortzaileetariko bazkidea Zornotzakoekin batera, gehi Euskadiko Automobilgintzako ACICAE Klusterraz eta, besteak beste, gure herrian ditugun ZF Lemförder TVA, Amaya Telleria eta Microdeco enpresekin. Ideiaren proposatzaile nahiz ekimenak lortutako arrakastan kolaboratzaile izan denez gure udala gaur herriko alkatea, Juan Carlos Abascal ospakizun ekitaldian izango dugu. Etorkizun hurbileko urteei begira, AIC zentroak hazten eta berritze prozesuak piztea nahi duten mundu zabaleko enpresentzat balorea eransten jarraitu nahi du.
AICk gaurko egunerako jarraiko programa berezia prestatu du:
- 10:00etan: Partaideak kreditatzea
- 10:30etan: X. urteurreneko ekitaldia
- Irekiera eta ongi etorria
- 10+10 urteetarako ikuspuntu
- 11:0etan: Programa berezia
- Mahai-ingurua: automobilgintza sektorearen etorkizuneko erronkak datozen urteetan
- 12:30etan: Formula 1eko esperientzia, Jaime Alguersuarirekin
- 13:15etan: networking lunch-a
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua