‘Claudia’ antzezlan dokumentala, ostiral honetan Ermua Antzokian

21.03.19
Ermua Antzokia

Claudia Victoria Poblete Hlaczik Buenos Airesen bizi da, sistemetako ingeniaria da eta zientzia fikzioaren zaletua da. Badirudi Claudiak bizitza “normala” duela. Baina horren guztiaren atzean bizipen oso ezohikoak gordetzen ditu.

Inguru militarreko baloreetan hezitako emakume gazte honek 21 urte zituela jakin zuen desagertutako gurasoen alaba zela eta, ordura arte asmatutako bizitza izan zuela, benetan bereak ez ziren “gurasoekin”. Bere kasua inflexio puntua izan zen Argentinan, eta agintari militarrek zuten zigorgabetasunaren amaieraren hasiera izan zen.

Claudiaren bizi-esperientziak dira izen bereko antzezlan dokumentalaren oinarri eta ardatz, eta ostiral honetan, martxoak 22, Ermua Antzokian izango ditugu entzungai. Istorioa berez interesgarria da jada, baina are interesgarriago bihurtzen da oholtza gainean egiazko Claudia bera egongo dela jakinda, bere bizitzaren historia kontatzeko prest.

La Conquesta del Pol Sud konpainia katalanak dakar Carles Fernandez Giuiak eta Eugenio Swarcerrek zuzendutako lana. Claudia ikuskizun konplexua izango da gai desberdinak aurkezten dituelako, erregistro ezberdinetan, hizkuntza ezberdinak uztartuz eta benetako adierazpenak fikziozko elementuekin nahastuz.

Ikuskizuna ostiral honetan 22:15ean hasiko da. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango