Izarra Centre eraikina ezagutu du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate alorretako Ministroak

25.03.19
Erakundea

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateko ministroak –Pedro Duque Duque- Ermua herrira etorri da gaur herriko alkate eta bere taldearekin lan-bilera laburra egin eta bertako ‘Izarra Centre’ eraikina eta udal azpiegitura ezagutzera. Pedro Duqueri harrera egin dio Juan Carlos Abascal alkateak. Carlos Totorika alkate ohiak eta bere taldeko zinegotzi taldeak Izarra Centreko atriumean bertan. Bertan izan dira baita Gobernuaren ordezkari Jesus Loza eta Enpleguko Foru Diputatua, Teresa Laespada. Elkar agurtu ondoren laugarren solairuko gela batera sartu dira udalak industri eta bizigune zorua izateko gauzatu dituen eragiketak eta jarraitutako estrategiaren berri izateko. Baita herrian egin diren hirigintza operazioak eta lurrak berreskuratzeko nahiz ekipamenduak lortzeko xedea izan hainbaten laburpena. Testuinguru horren barne eta estrategikotzat jotzen diren proiektuetara jauzia eginda, Izarra Centre bera eraikitzeko, nahiz ekintzaile, sortu berri diren start up edo enpresei aukerak zabaltzeko eta hazitegiko erabiltzaileek ezagutza partekatzeko helburuaz mintzatu zaio.

Zuntz optikoko udal sare neutro eta ultra azkarraren proiektuaren ingurukoak ere entzun dituzte, zeina zabalik dagoen azpiegitura erabili eta zerbitzuak eskaini nahi dituzten telekomunikazioko enpresa guztientzat. Egun lan egiten eta zerbitzuak eskaintzen ari diren lau operadoreek 1.300 bezero dituzte eta aurreko astean, Orangek bertara sartzen eta Internet, TBa, etxeko eta 4G esku telefonoko zerbitzuak saltzen hasi behar zuela iragarri zuen. Orange ez da bakarrik etorri, bere partner edo kide diren Jazztel eta MásMovil ere baitakartza berarekin. Pedro Duquek elkar lanerako (edo coworkinerako), enpresa hazitegirako, teknotekako eta laugarren solairuan talde lanerako nahiz bideo konferentziak egiteko erabilera anitzeko aretoak ikusi ditu. Azkenik, telekomunikazio operadoreek zuntz optikoko sarearen enborrarekin bat egiteko dagoen Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) ere ikusi du.

Izarra Centre enpresa-hazitegia, ekintzaileak eta hainbat zerbitzu teknologiko barne hartzen dituen udal eraikina da. Baita udal zuntz-optikoako sarearen eta horren DPZaren egoitza ere. 2012ko udaberrian inauguratua izan zen 20 milioi euro inbertitu eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian