Bomb City; Cuatro Latas eta ¿Podrás perdonarme algún día? filmek amaiera emango hileko zine programazioari
Ermua Antzokiak amaiera emango dio aste honetan martxoko zine programazioari. Prestatutakoa ikusteko aukera ostegunean hasiko dugu, iluntzeko 8 eta erdietan zineklubean ‘Bomb City’ tituluarekin. Lana ipar amerikarra da, Jameson Brooks zuzendariarena. Jatorrizko bertsioan eskainiko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin. Benetako gertakizunean oinarrituiko lana da, mutiko gazte bat asasinatzeak gizarte amerikarrean hautsak harrotu baitzituen. 1997ko negua da. Brian Deneke gazte punka da, Texasen bizi dena, berde koloreko ilea tente eraman ohi du eta punk musikaz ale amorratua da. Haren bizitzeko modu eta estetikak ez dituzte guztiek onartzen, bereziki bigarren hezkuntzako eta White-hatters izeneko gazte kirolarien taldeak. Kalean izango dituzte liskar eta borroketan punk gaztea erail egingo dute, berriki Estatu Batuetan gorrotoan bere oinarria izan duen krimen polemikoenetarikoan bihurtuz.
Zine komertziala ikusteko aukera larunbat arratsean izango dugu, 19.30etan Gerardo Olivaresek zuzenduriko ‘Cuatro latas’ titulua proiektatuko baitugu. Abentura drama bat da. Joseba laguna gaixorik dagoela jakin ondoren, Tocho eta Jean Pierre lagunek bisitan Malira bidaiatzea erabakitzen dute. Hirukoteak 80. hamarkadan Afrika zeharkatuz egiten zituzten bidaiak errepikatu nahirik Ely alabaren Renault 4L autoan batean Sahara gurutzatu nahiko dute. Emozioz beteriko abentura izango da, non topaketa dibertigarria hainbat izan eta beren bizitza betirako markatuko dituen. Cuatro Latas larunbat arratsean ezik, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8 eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala Marielle Heller zuzendariaren ¿Podrás perdonarme algún día? titulua izango da. Ekoizpen ipar amerikarra da, 107 minutuko luzera duena eta sari ugari jaso izan dituen lana, besteak beste, emakume aktore onenarena, errepartoko sktorearena eta moldaturiko gidoiarena Oscarretan, urrezko puxikak eta Baftak ere jaso dituelarik. Lee Israel gainbehera datorren biografoaren istorioa kontatzen du. Hilda dauden idazle eta pertsonai ospetsuen eskutitzak faltsifikatzen hasten da, etxeko fakturei aurre egin ahal izateko. Faltsifikazioek susmagarri suertatzen direnean, Israelek benetako gutunak lapurtzen ditu artxibo historikoetatik, gaiaren atzetik jada FBIa dabilela jakin gabe. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.
Asteburuko eskaintzari amaiera emateko, haur eta gazteek marrazki bizidunenetako titulua ikusi ahal izango dute, igande arratseko 5etan: Cómo entrenar a tu dragón 3. Marrazkiak eta bentura ugari eta dibertigarriak. Ezustean lagun egin ziren vikingo gaztearen eta Furia Nocturna deituriko dragoi beldurgarriaren arteko harremana, jada, beren bizitzaren ibilbidea egiteko eta trilogia baterako eman du. Oraingoan, Hipok eta Desdentadok bizitzako beren benetako patua zein izango den jakingo dute.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan