Debabarrenako gazteek ez dute eskualdeko industria ezagutzen

28.03.19
Hezkuntza

"STEM arloko ikasketen eta lanbideen inguruan Debabarrenako gazteen pertzepzioa" zein den jakiteko Elhuyarrek eta Debegesa Garapen Agentziak egindako ikerketaren ondorioetako bat da.

ABIAN Debabarrenako Lanbide Heziketa Azokaren laugarren edizioaren baitan aurkeztu da; gaurtik hasita ostiralera bitarte zabalik egongo da ABIAN azoka.

ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokaren IV. edizioa zabalik eta pil-pilean dago atzotik. Irekiera ekitaldian Lanbide Heziketa kalitatezko prestakuntza gisa balioetsi da, etengabe eguneratzen ari dena, enpresen beharretara egokitutakoa, eta ikasleei lan-merkatuan sartzeko aukera ematen diena.

Ekitaldiak, halaber, “STEM arloko ikasketen eta lanbideen inguruan Debabarrenako gazteen pertzepzioa” zein den jakiteko Debegesa Garapen Agentziak eta Elhuyarrek egindako ikerketaren emaitzak eta ondorio nagusiak azaltzeko balio izan du.

Debabarrenako 14 eta 15 urteko ia 550 ikaslek parte hartu dute ikerketan, galdetegi bati erantzunez; interesatzen zaizkien ikasgaiak zeintzuk diren, eskualdeko industriaz zer iritzi duten edota etorkizunean zer lanbidetan lan egitea gustatuko litzaiekeen galdetu zaie, besteak beste. Ikerketa burutzerako orduan genero ikuspegia txertatu da analisian.

Galdetegiari erantzun dioten gazte gehienek diote ez dutela eskualdeko industria ezagutzen eta eskualdeko industrian lan egiteak ere ez die bereziki erakartzen. Halere, badira eskualdeko industria eta lana gauza positiboekin lotzen duten hainbat gazte, neskak zein mutilak. Etorkizunean STEM arloan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lan egiteari dagokionez, neskek eta mutilek gaitasun-maila berdintsua hautematen dute; baina mutilek gehiago ikusten dute beren burua sektore horretan lanean.

Ikerketan jasotzen denez genero-estereotipoek lanbideak hautatzerakoan eragina dute

Era berean, ikerketak agerian utzi duenez, genero-estereotipo tradizionalek gazteen interesetan eragina dute: neskek gai ezberdin askotan dute interes handia eta mutilak, aldiz, kirolean eta zientzia eta teknologian zentratzen dira. Neskei gehien interesatzen zaizkien gaien artean daude gai sozialak (%51,37), kirolak (%46,67), eta medikuntza eta osasuna (%46,66). Mutilen kasuan, berriz, kirolen inguruko interesa da nagusi (%78,68), eta zientzia eta teknologiaren ingurukoa, bigarren (%56,25).

STEM ikasgaiekiko interes maila baxua da oro har. Mutilek teknologian (6,60) eta informatikan (6,48) interes handia dute; neskek, aldiz, biologian (5,42).

Ikerketaren arabera, genero-estereotipoek indarra dute baita etorkizuneko lanbideak hautatzerakoan ere. Mutilek kirola eta ingeniaria edo asmatzailea hautatzen dute gehienbat; eta neskek, ordea, enpresa edo osasun zientziei lotutako gaiak.

Ikerketa lan hau Debegesa Garapen Agentziak abiarazi duen “Debabarrena STEM” deritzon egitasmoaren baitan kokatzen da. Debabarrenako gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzera bideratuta dago egitasmoa, bereziki neskatilen artean. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, Etorkizuna Eraikiz programaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko