Baldespina aparkalekuko barne erregelamendu berria indarrean sartuko da biharko egunean
Udal honek behin betikoz onetsi eta aldatu du Baldespina Markesaren txandakako aparkalekuaren Erregelamenduaren barne araudia. Aldatu eta berrituriko erregelamendu hori gaur –martxoak 29- argitaratzen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 62. alean eta indarrean izango dugu bihartik aurrera. Aldaketa nagiusiak bi dira; lehena gauerako alokairuaren prezioa gutxitzea eta 126 €/hiruhileroko (42€/hilean) eta, bigarrena, gaueko erabilerari ordu eta erdi gehitzea eguneko. Hau da, gauerako alokatuta duten erabiltzaileek iluntzeko 8etan sartu eta hurrengo eguneko goizeko 9 eta erdietara arte mantendu ahal izango dute garajean, goizeko 8etan atera beharrik izan gabe. Larunbata, igande eta jai egunetan berriz, eguneko 24 orduetan ibilgailua edukitzeko eskubidea izanik. Herrian ordezkariak dituzten sei alderdien –PSE (6); EH Bildu (2), EAJ-PNV(3), Se puede Ermua Ahal da (2), PP (2) eta Irabazi (1)- aldeko botoekin eta aho batez onartu zuen Udalbatzarrak aldaketaren erabakia –urtarrileko Osoko Bilkuran.
Une honetan 37 aparkaleku libre daude, horiek alokatu ditzaketelarik herriko bizilagun interesatu guztiek. Bereziki interesgarri eta aproposa da inguruko auzo eta kaleetako bizilagunentzat (San Inazio, Gipuzkoa Etorbidea, Izelaieta, eta abar esaterako) nahiz ermuar guztientzat libre dauden, nonahi bizita ere. Aldaketaren ondorioz, pizgarri nagusiak bi dira, batetik hileko alokairuaren prezioa merkeago jarri dela, 42 €tan ezarriz hileko, erakargarriago eginez eta merkatukoekin parekatuz. Horrez gain, ibilgailua edukitzeko ordutegia ordu eta erdi gehitu eta luzatu egin da, merkataritza nahiz zerbitzuetan lan egiten dutenei ondo etorri dakiena, ez baitute goizeko 8etarako autoa atera behar. Larunbata, igande eta jai egunetan berriz, eguneko 24 orduetan ibilgailua edukitzeko eskubidea izango dutela ahantzi gabe, gehiengoa lanera joan beharrik ez dugunean aparkatzeko aukerak urriagoak izaten baitira.
Gauez aparkalekua alokatu ahal izateko, pertsona interesdunak ibilgailua Ermuan inskribatua izan eta motordunen gaineko zerga ordainduta ea egunean eduki behar du. Apirilaren 1eko astelehenetik hasita 15 egunez plazak alokairuan hartu nahi dutenen eskabideak jasoitzeko epea irekiko dugu. Eskariak Abiapuntu bulegoan –Komentukoa kalean- aurkeztu beharko dira eta, horiei, alokairuaren kopurua banketxetik helbideratu ahal izateko agiria erantsi beharko zaie. Hamabost egunak pasa ondoren plazak eskatzaileei esleituko zaizkie. Eskatzaileak ditugun plaza kopurua baino gehiago badira zozketa egingo, esleipendun eta ordezkoen zerrenda eratuz. Jarraian, plazak esleitu, alokatze kontratuak sinatu eta giltzak banatuko zaizkie erabiltzaile berri guztiei.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua