Gorroto eta bazterkeriaren kontrako borroka aurtengo Arrazakeriaren aurkako Astearen ardatzak

29.03.19
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udalak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Astearen edizio berria antolatu du datorren apirilaren 2tik 11ra bitartean gauzatuko dena. Bazterketaren eta gorrotoaren aurka da aurtengo leloa, zeinak sare sozialen bidez zabaltzen diren gorroto mezuen sustraira, gizarteko nahiz hedabideetako eragileen kontzientzia kolektiboa piztea helburu izango dituen.

Kultura anitzeko gizartean bake soziala pertsona ororen ardura da, gu guztion erantzunkidetasuna. Hori horrela, ezin muzin egin sare sozialetan immigrante eta etorkinen aurka esan ohi diren gorroto mezu nahiz ekintzak. Horrelako mezuak indargabetu ditzakegu kontzientzia kritikoa eta erantzuteko estrategia landuz. Sare sozialez gain, eta komunikazioaren harira gako da kazetaritzaren profesionalak eginen dugun lana prentsa idatzian, irratian nahiz TBan.

Edozein immigrazio politikako esku-hartzean sentiberatasuna landu behar da kulturen arteko elkarbizitzarako. Testuinguru horretan Immigrazio udal sailak duela 8 urtetik ona jarduera programa antolatzen du Arrazismoaren kontrako astea titulupean. Urtero, pil-pilean dagoen eta gaurkotasunari oso loturiko gaian fokua jarriz, aurtengoan hautatutako gai nagusiak sare sozialen bidez hedatutako gorrotoak eta bere formak eta komunikazio jarduera arduratsuak direlarik. Aurtengo edizioaren xedea gorrotoaren ahots eta berbaldiekiko izpiritu kritikoa bultzatzea eta sare sozialetan eta hedabideetan komunikazio arduratsua aktibatzea.

Hori horrela, Udaleko Immigrazio Alorrak arazo horien inguruko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi ditu; xenofobia eta gorrotoaren berbaldiei aurre egiteko tresnak eman eta arrazismoari aurre giten dioten kazetariei ahotsa eman eta gure eskualdean nahiz hedabideetan oro har modu positiboan lanean dabiltzanak ezagutzera ematea. Errespetuz jokatuta, gure lurraldean aniztasunari eta elkarbizitzari mesede egingo baitiegu. Horren harira, jarduera programa bat antolatu du.

Agenda apirilaren 2an, asteartea, abiatuko da Aniztasunaren Eskolaren barnean kokatzen den hitzaldi baten eskutik. Saio horretan, hizlari izango dugu Pablo Gonzalez de Garibai, Accem Euskadiko kidea. Hitzaldiaren titulua Sareetan gorroto berbaldiei aurre egiteko estrategiak da. Izarra Centren arratseko 6 eta erdietan.

Bestalde, apirilaren 8an zine foruma izango dugu, ‘Cuando la red no es social’ lana proiektatuko delarik. Hizlaria Helena Gonzalez izango da, Zinhezba elkartekoa. Izarra Centre baita ere, arratsaldeko 6 eta erdietan.

Azkenik, hilaren 11ko ostegunean, Arrazismoaren kontrako kazetariak izeneko ekitaldia egingo da. Horretan Rosabel Argote kazetari, giza ikerleari eta Euskadin Errefuxiatuari laguntzeko Batzordearen (CEAR) buru denari zuzeneko elkarrizketa egingo dio, Cadena SER Radio Eibar kateko aurkezle eta esatari den, JuanMa Cano ermuarrak. Ekitaldia Lobianon egingo da, eguerdiko 12:20etatik aurrera.

2019ko Arrazakeriaren aurkako Astearen kartela uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.05.24
Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna
Imagen
22.03.24
Palestinako herriaren genozidioaren aurkako manifestazioa

Gaur arratsaldeko 18:30etan C. Orbe plazatik irtengo da
Imagen
18.03.24
Zaporeak elkartearen VI. erronkak , Debabarrenaren elkartasun maila neurtuko

Gaurtik ostiralera bitartean elikagaiak entregatu ahal izango ditugu. Tupper solidarioa eta zozketa larunbatean egingo, hilak 23, Eibarren. Aurten ermuarrok arroz luzea ipini behar dugu