‘70 Binladens’ eta ‘¿Qué te juegas?’ filmekin hasiko da apirileko programazioa

02.04.19
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak hasi berri den apirilerako zine programazioa aurkeztu du. Guztira 16 film izango ditugu ikusgai, zineklub saioen, pelikula komertzialen eta haurrentzako ikus-entzunezkoen artean.

Hilero bezala, oraingoan ere eskuragarri izango da hileko bonoa, eta 15,60 euroren truke, zineklub eta zine komertzial saioetara sartzeko aukera eskaintzen du. Bonoa Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatilan izango da salgai.

Asteko programazioa ostegun honetan hasiko da, apirilak 4, zineklub saioan eskainiko den La mujer de la montaña Islandiako filmarekin. 50 urte ditu Halla kantu irakasleak, eta aluminioaren tokiko industriaren aurkako gerrari ekin dio. Horretarako, era guztietako egoera arriskutsuei egiten die aurre, Islandiako ingurumena babesteko. Bere jarrera aldatu egin daiteke, ordea, neskato bat adoptatzeko izapideei argi berdea ematen dien gutuna jasotzen duenean. Benedikt Erlingssonek zuzendutako filmak 2018ko Sevillako Zine Jaialdiak Publikoaren Saria jaso du. La mujer de la montaña ostegunean 20:30ean izango da ikusgai jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertziala, bestalde, larunbatean 19:30ean hasiko da Koldo Serraren 70 binladens thrillerraren lehenengo emisioarekin. Emma Suarez aktore protagonista Raquel da, egoera pertsonal zaila duen emakumea. 24 orduko epe larrian 35.000 euro beharko ditu, 70 binladen izenez ezagutzen dena. Bere azken itxaropena banku-mailegua izango da, baina bi lapur (Nathalie Poza eta Hugo Silva) banketxean sartuko dira operazioa amaitzear dagoenenan. Raquelek badaki, ordea, bere aukera bakarra handik dirua hartuta ateratzea dela, edozein preziotara. 70 binladens larunbatean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteko bigarren zinta komertziala ¿Qué te juegas? da, Ines de Leonek zuzendutako komedia, Leticia Dolera, Amaia Salamanca eta Javier Rey protagonista dituena. Aitak utzitako ontzi-enpresari esker aberastasunez eta glamourrez betetako munduan bizi diren neba-arrebak dira Roberto eta Daniela. Enpresaren zuzendaritza partekatzen dute, baina jarrera oso ezberdinak dituzte: Daniela zorrotza eta perfekzionista da, eta Roberto, aldiz, arrebaren zehaztasuna gorroto duen jeinu ameslaria. Ezin ulertu horien aurrean, biak emakume berarekin maiteminduko dira ezberdintasunak konpontzeko: Isabel, umorezko bakarrizketak egiten dituen emakumea. Robertok kontratatu egingo du Daniela maitemindu dezan, enpresaren zuzendaritza hartu aurretik zuen umorea berreskuratzeko. ¿Qué te juegas? larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Haurrentzako programazioari dagokionez, igande honetan Corgi, las mascotas de la reina eskainiko da 17:00etan. Rex Ingalaterrako Erreginaren txakurrik maiteena da. Egun batean, ordea, Rexek bere jabearen arrastoa galduko du, eta arraza ezberdineko txakur talde batekin topo egingo du, euren arteko xextrak eta borrokak dituztenak. Erregina aurkitzeko abenturan murgilduta, Rexek maitasunaren esanahia eta benetan nor den aurkituko du.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan