Depedro zuzenean ostiral honetan Ermua Antzokian
Depedro Jairo Zavala musikari madrildarra buru duen proiektua da, eta izen bereko diskoarekin hasi zen 2008. urtean. Harrezkero, mugaz haraindiko proiektu honek Latinoamerikako, Afrikako, Mediterranioko eta Estatu Batuetako eragin musikalak, estetikoak eta kulturalak biltzen ditu. Horrela, jada lau disko luze kaleratu ditu Jairo Zavalak.
Depedroren musika bost kontinenteetatik igaro da hamarkada honetan, eta birak egin ditu Amerika osoan, Australian, Zeelanda Berrian, Txinan, Afrikan, Europan eta Errusian. 30 herrialde baino gehiagotan kaleratu ditu diskoak, eta bere nortasun ikurra mundu guztiko artistekin egiten dituen kolaborazioak dira, hizkuntza eta jatorrizko kultura oso ezberdinetan.
Depedro unibertsoa ostiral honetan iritsiko da Ermura, eta 10 urteko ibilbideari errepasoa egingo dio kontzertu horretan. Emanaldia 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian.
Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango