‘Europaz mintzo zure herrian’ ekimena ixteko ekitaldian parte hartu Ermuak
Hausnarketarako eta eztabaidarako izaera eduki duen eta 30 mila biztanletik beherako 35 herrietatik –Ermua tarteko- igaro den ‘Europaz mintzo zure herrian’ ekimenari amaiera eman zaio aste honetan Madrilen. Ekimenaren xede nagusia herritarrei hitza ematea eta horiek esandakoa entzutea izan da, Eiuropan jarraitzen ari diren lan ildoak ezagutaraztearekin batera. Amaiera ekitaldia astelehen goizean egin zen Madrilen eta horretan Ermua herriak ordezkaritza izan zuen, herriko alkate Juan Carlos Abascal eta San Pelayo ikastetxeko June Alonso batxilergoko ikaslea bertan izan baitziren. Ikasle horri Ermuan egindako saioan egindako zozketan egokitu zitzaion ekitaldira joateko aukera. Ermuan saio bi izan genituen -otsailaren 20ko asteazkenean-; goizez ikasle gazteentzat ‘Kafea Europarekin’ izenburuaz Izarra Centre eraikinean eta arratsaldez helduentzat “Europako Etorkizuna’ tituluaz Lobiano Kultur Gunean.
Asteleheneko ekitaldiak bildu egin zituen Francisco Fonseca, Europako Batzordeak Madrilen duen zuzendaria; Sixtine Bouygues, Europar Batzordearen Komunikazioko zuzendari orokorraren ondokoa eta Juergen Foecking Espainian Europako Parlamentuak duen Bulegoko Erakunde Harremanetarako arduraduna. Hirukoteak kanpainak lortu dituen emaitzen berri eman zuten, Madrilgo Gymage antzokian egindako ekitaldian.
‘Europaz mintzo zure herrian’ ekimenak “tamaina erdiko herriei hitza eman nahi izan die” eta “herritar europarrekin birkonektatu” Fonsecaren esanetan. Kanpainak bi ekimen hartu izan ditu barne: ‘Kafea Europarekin’, eztabaida ez formal eta irekiak, 30 urtetik beherakoentzat”, EBak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi eta parte hartzaileen galderei erantzuteko helburua izan duena eta ‘Europako Etorkizuna’ren inguruko herritar helduen arteko solasaldiak, non EBak etorkizunari begira dituen erronkei eztabaidatzeko saioa libre eta ez egituratuak. Hortaz, ekimen bi helburu berberaz, guztion artean Europa eraikitzen jarraitzeko aukerak jartzea. Horrez gain, eskola egutegiak ahalbideragarri egin duenean saioak egin izan dira Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Europar Batasuneko baloreen hausnarketan sakontzen jarraitzeko.
Laburbilduz, azkenean adin guztietako 2600 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute solasaldi eta eztabaida saioetan, horien bidez parte hartze aktibo lortu nahi zelarik, beraien zalantza eta galderei erantzutea eta Europar Batasunarekin lotura duten gaien inguruko hartu-emana zabaltzea, erakundeak hartutako erabakiak herrietako biztanleen eguneroko bizitzan nola eragiten dieten azaleratzeko.
Guztira 100 saio baino gehiago egin dira adin orotariko pertsonekin. Foeckingen aditzera eman duenez saioen helburua “Europar Batasuneko proiektu komunari duen balio aitortzea” eta maiatzak 26an egingo ditugun Europako Hauteskundeetan parte-hartzea garrantzitsua dela azpimarratzea izan delarik.
Europaren inguruko jardunaldi eta ekimenak egin dira, besteak beste, Novelda, Candelaria, Níjar, Seseña, Ribeira edo Ermuan –bakarra Euskal Autonomi Erkidegoko herrien artean-. Bouyguesek esan duenez, bileretan ezinbesteko papera izan dute udal administrazioek: “herritarrekiko solasaldiak gauzatu ahal izan ditugu guztion –herritar nahiz alkateen- parte hartzeari esker”.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua