Ermuko Udalak Viladecanseko IND+I jardunaldian parte hartu du

05.04.19
Erakundea

Viladecanseko Udalak (Bartzelona) berrikuntza eta industria jorratzen dituen IND+I urteroko jardunaldiaren laugarren edizioa antolatu du. Bai Katalunian, bai estatu osoan ere erreferentea den ekimena da dibulgazioaren eta industriako berrikuntzen eta tendentzien eztabaidaren arloan, baita horiek burutzeko beharrezkoak diren berrikuntza eta lehiakortasun politikak ere.

Topaketa ostegun honetan, apirilak 4, burutu da Bartzelona probintziako herrian. Hizlari moduan parte hartu duten berrikuntzako erreferenteen artean izan da Ermuko Udala, Innpulso Sareko kide eta kopresidente gisa. Batetik, beste 11 udalekin batera, erronka bat proposatu eta talde bat dinamizatu du ideiak ateratzeko; eta, bestetik, Juan Carlos Abascal alkateak Tribuen lehiaketa erronken konponbiderako izeneko hitzaldia eskaini du jardunaldiaren amaieran.

Topaketa honen helburua teknologiari eta berrikuntzari buruzko hausnarketa zientifiko globalarekin irmoki bat egitea eta, aldi berean, enpresa berritzaileen egiazko beharrak eta gizartearen eta planetaren erronka handiak ezagutzea da.

IND+Ik Europako berrikuntza eta lehiakortasun industrial sistemaren bozgorailua izan nahi du, eta udaberriro lurralde eta erakundeentzat baliozkoak izan daitezkeen estrategiak lankidetzan eraikitzen lagundu. Topaketa honetan parte hartzen dute enpresa berritzaile txiki eta handiek, tokiko eta eskualdeko gobernuek, garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako politika publikoen arduradunek, unibertsitateko komunitateak eta zentro teknologiko, parke zientifiko eta ikerketa taldeetako arduradunek.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu jardunaldiaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian