Maiatzaren 26ko Toki-, Foru eta Europako hauteskundeetan erabiliko den hautesle-errolda jendaurrera

08.04.19
Erakundea

Hautesle-errolda zortzi egun naturaletan jendaurrera aztergai jarri dugu, apirilaren 08ko astelehenetik apirilaren 15era arte, biak barne. Hautesle-erroldak hautagai izateko edota bozka egiteko eskubidea gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonen inskripzioak jasotzen ditu. Hautesle-errolda Espainian bizi diren herritarrek eta atzerrian bizi diren espainiarrek osatzen dute.

Zergatik garrantzitsua da Hautesle-erroldan agertzen diren gure datuak zuzenak diren egiaztatzea?

Hautesle-erroldan inskribaturik egotea derrigorrezkoa da. Izen-abizenak agertzeaz gain, Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia ere agertzen da, datu horien bidez bozketarako momentuan herritarra identifikatu beharko da. Hautesle-errolda lurralde-sekzioen arabera sailkatzen da. Pertsona bakoitza sekzio batean inskribaturik dago. Ezin da sekzio batean baino gehiagotan inskribaturik egon edota sekzio batean bi aldiz egotea.

Bateren bat bi aldiz baino gehiagotan inskribaturik badago, azken inskripzioa izango da balekoa eta aurreko guztiak ezabatzen dira.

Azken hauteskundeen ostean etxez aldatu bazara, Ermuan erroldatuta ez bazinen edota 18 urte bete berri badituzu, oso inportantea da Hautesle-erroldan zure datuak ondo agertzen direla egiaztatzea. Horrela, egon daitezkeen akatsak zuzendu eta 2019eko maiatzaren 26an izango diren hauteskundeetan bozketa egiteko duzun eskubidea zuzen bermatu ahalko da.

Zelan kontsulta dezaket Hautesle-errolda?

Aurrekoan legez, kontsulta etxetik bertatik egin ahalko da, Abiapuntuko bulegora joan barik edota telefonoz deika ibili barik. Horretarako, www.ermua.es Ermuko Web guneko orri nagusiaren eskuin aldean dagoen ikurra sakatzea bestetik ez dago Hauteskundeak / Hautesle-errolda / Hautesle-errolda kontsultatu.

Lasterbide horren bidez formulario bat izango dugu, non gure NAN zenbakia (Hizkirekin) eta jaiotze-data jarrita, behar dugun informazioa eskuratuko dugu. Hau da, Hautesle-erroldan gauden ala ez jakin ahalko dugu; baiezkoa bada, bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde-kolegioa eta mahaiaren berri jasoko duzu.

Aipatutako aplikazio informatikoa asteleheneko 0 ordutatik 15. eguneko 24etara erabilgarri izango da.

Hala ere, Hautesle-errolda betiko moduan aurrez aurre ere ikusgarri izango da Abiapuntuko bulegoetan (8:00etatik 15:00etara), astelehenetik ostiralera. Eta baita, gure bulegoetara etorri barik, 943179142 telefonora, goizeko 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera deituta ere.

Informazio gehiago

Hurrengo egunetan, Hauteskude-administrazioak haustekunde-txartela bidaliko digu eta bertan gure azken datu eguneratuak ikusi eta bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde sekzioa eta mahaiaren berri jasoko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte