Eudelen Udal demokraziaren lehenengo ‘makilen’ omenaldian parte hartu du Ermuak

08.04.19
Erakundea

1979ko apirilaren 3ko lehenengo udal hauteskunde demokratikoetan alkate izan ziren gizon-emakumeak omentzeko ekitaldia ospatu du Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Guztira lau emakume eta 224 gizonek jaso zuten makila hauteskunde haien ostean, eta une historiko zail eta hunkigarri hartan euskal udalgintza berriaren oinarriak ezarri zituzten, eta autogobernua nahiz gaur egun indarrean dagoen sistema instituzionala eraikitzeko itzelezko urratsa egin zuten.

Horrela, Udal Demokraziaren 40. urtemuga gogoan izateko, 1979ko alkateak omendu ditu Eudelek pasatu den ostiralean, apirilak 5, Gernikako Batzar Etxean. Udalentzat ere identitate handiko lekua da Batzar Etxea, izan ere, han eratu zuten EUDEL 1982ko maiatzaren 8an.

Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea bertan izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo legegintzaldiko 70 agintarirekin eta egungo alkateekin batera. Makila eskuz esku 40 urtez lelopean eta ‘makila’ bera ekitaldiaren ildoa izanik, eskarmentua eta udaletan gauzak “egiten jakiteko” modua, eskuz esku, helaraztea da izan da 40. urtemuga ospatzeko ekitaldi honen ardatza.

Imanol Landa Eudel elkarteko buruak azaldu duen modura, demokraziako lehenengo alkateek “egungo Udalen oinarri irmoak jarri zituzten, eraldatzen ari den eta gero eta parte-hartzaileagoa den gizartearengana zabaldu, gerturatu eta harremanetan jartzeko”.

“Ondarea, eskuz esku helaraztea” islatzeko, omenaldi ekitaldian historian zeharreko ibilbidea egin dute, 1979 eta 2019 arteko sei alkateren testigantzak jasoz. Beteranoen eta haien ondorengoen ekarpenak elkarri emanez, azken lau hamarkadetako Euskal Udalen iraganeko eta etorkizuneko erronkak gogora ekarri dituzte. Gainera, etorkizunari begira, seiek hainbat aholku luzatu dizkiete maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean eratuko diren Udal berrietako agintariei.

Ekitaldian izan den 1979ko alkate bakoitzak oroigarria jaso du Eudelen eskutik. Gainera, Euskadiko Udalen Elkarteak euren lankideekin bat egin izan ez dutenak gogoan izan ditu omenaldi publiko honetan. Ekitaldi osoan zehar euren alboan izateko, 228 izenekin osatutako bideoa eskaini da, 1979ko irudi historikoekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua