Ermua Antzokian izanen da Lola Herrera aktorea 'Cinco horas con Mario' lanarekin

10.04.19
Ermua Antzokia

‘Pentación Espectáculos’ enpresak ‘Cinco horas con Mario’ antzezlana dakar aste honetan Ermua Antzokira. Ikuskizuna ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ohorezko 2016ko Max sariaren irabazle den Lola Herrerak, beste behin Jose Samanok ekoizturiko obra protagonizatuko du. Berrogeita hamar urte baino gehiago pasa dira Miguel Delibesek ‘Cinco horas con Mario’ idatzi zuenetik (1966), narratiba garaikideko eleberri garrantzitsuenetariko. Obra lehen aldiz Madrilen antzeztu zen 1979ko azaroaren 26an. Orduantxe, Lola Herrerak Carmen Sotilloren pertsonaia egin zuen estreinakoz, zeinak bere ibilbide profesionala markatuko zuen. Hogeita hamasei urte beranduago, beste behin, pertsonaiaren azalean sartuko da. Sarrera bakoitzak 15 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.

Lana Josefina Molinak zuzentzen du eta Jose Samanok ekoiztu edo produzitu. Antzezpenak laurogeita hamabost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Carmen Sotilloren bakarrizketa da, hilberri dagoen senarraren gorpu aurrean. Eszenak gure historia hurbilaren garaia islatzen du, gizarte espaniarrean emakumeek izan zuten kondizioa agerian jarriz. Obrak klasiko eta, aldi berean, eternoak diren balorez mintzatzen zaigu. Errua, inkomunikazioa, bakardadea nahiz umorea bat eginen dute garai hori bizi izan ez zuten ikusleekin.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango