Arreta ordutegiak Aste Santuko jai egunei egokituko dizkiegu udal zerbitzuetan

12.04.19
Erakundea

Aste Santuak atseden eta jai hartzeko egunak ekarriko dizkigunez gero, horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan eta jendeari arreta egiteko ordutegian.

Udal liburutegia itxita egongo da jai egunetan, apirilaren 18tik apirilaren 22ra arte, biak barne. Apirilaren 23tik aurrera, zerbitzua ohiko ordutegira itzuliko da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:30era etenik gabe, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Izarra Centren dugun Teknoteka –autonomoki ikasteko gela- zabalik izango da jai egunetan goizeko 9etatik gaueko 10etara bitartean, ezagunak diren baldintzatan.

Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira apirilaren 18, 19, 21 eta 22an. 20ko larunbatean, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, aldiz, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da irekiera ordutegia.

Kultur zerbitzuei dagokienez, Lobiano kulturgunea itxita egongo da apirilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an. Hilaren 23an, asteartea, irekiko ditu ateak berriro, baina pazkoa astean goizez soilik izango da zabalik, 08:30etatik 15:00etarako ordutegian.

Emakumeen Topalekua, bestalde, ohiko ordutegian mantenduko datorren astean nahiz Pazkoakoan, jaiegunetan izan ezik: apirilaren 18ra 22ra bitartean itxita egongo da.

Enplegu zerbitzuek, Torretan eskaintzen direnek, baita itxita egongo dira aste Santuko ostegunetik astelehenera bitartean. Asteartean irekiko dute arreta eskainiz zehazturiko ordutegian.

Azkenik, gogoan izan Udaltzaingoa eta egoitza elektronikoa lanean mantenduko direla hiritarren zerbitzura eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua