Zinez beteriko Aste Santua proposatzen digu Ermua Antzokiak

17.04.19
Ermua Antzokia

Zinea izango dugu ostegunetik Pazkoa astelehenera bitartean

Zineklubean Mia Hansen-Løve zuzendari frantsesaren Maya zinta ikusi ahal izango dugu.Drama bat da, terrorea eta bahiketak erakusten dituena, luzatzen den 107 minututan. 2012ko abendua da. Siria bahiturik lau hilabete eman eta gero, kazetari frantses bi asketzen dituzte. Grabriel gazteena da eta 30 urte pasatxo ditu. Azterketa mediko ugari pasa eta galdera piloari erantzun ondoren, familia eta neskalagunarekin bueltatzen da. Asteak aurrera doazen arren, ez dio bere biziari zentzurik aurkitzen. Hori horrela, hazi zen Graziako herrira, Goara, bidaiatzea erabakitzen du. Han Maya neska ezagutuko du. Arratseko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratseko zazpi eta erdietan hasiko da, Juana Macias zuzendariaren Bajo el mismo techo zintaren proiekzioarekin. Krisialdi ekonomikoaren eta horrek familian duen eraginaren inguruko komedia da. Senar-emazteak banandu eta etxebizitza berean elkar bizitzen jarraitu beharko dute, etxea saldu ezin dutelako eta biek alde egiteko behar beste dirurik ez dutelako. Aktoreen artean eszena eta TBtako aurpegi ezagun ugari daude, besteak beste: Jordi Sánchez, Silvia Abril, Daniel Guzmán, Malena Alterio, Ana Morgade eta Dulceida. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Sam Levinson zuzendariaren Nación Salvaje (Assassination Nation) da. Thriller ipar amerikarra; komedia beltza, gaztaroa, teknologia eta biolentzia uztartzen dituena. Banatzaileen zailtasunak direla eta, jatorrizko filma eskainiko dugu, hots ingelesezkoa, gaztelaniako azpi tituluekin. Salem ez da sorginkeri epaiketen garaikoa, Izan ere, telefono argien garai honetan are okerragoa da. Salemeko herritarrek iparra galtzen eta biolentziara jotzen dute, bere informazio pribatu gehiena argitara eman eta lau haizeetara zabaldu eta gero. Lau neska gazte biolentziaren erdian izanen dira lapurreta zibernetiko bat leporatu ondoren, aspaldiko sorginak balira tratatu eta jazarpena jasota. ‘Assassination Nation’ ikusi ahal izango dugu larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 19:30etan.

Azkenik, haur eta gaztetxoen emanaldian, arratsaldeko 5etan marrazki bizidunen Dragon Ball Super Broly titulukoa ikusi ahal izango dugu. Emanaldia euskaraz izango da. Goku bezalako pertsonaiak heroi eta bilauen arteko borroka eta guda animatuetan murgilduko dira, Vegeta planetako Broly edo Frizia pertsonaiekin. Familia osoarentzako marrazki bizidunak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean