Aste Santurako liturgiak eta mezak ezagutarazi ditu parrokiak

17.04.19
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak eta beste hainbatentzat atseden egunak izango direnak. Nahiz eta Ermuan ez da prozesiorik izango, bizidunen pasiorik ezta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Azken urteetan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek kartel batean eta ezagutarazi jaso dituelarik.

Jarduerak aurreko asteartean hasi ziren -9an-, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko meza ere horren barne dago. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Apirilak 18, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria
    • 22:00etan: Ordu Santua
  • Apirilak 19, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea
    • 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
  • Apirilak 20, larunbat santua
    • 22:00ean: Pazko-gaubeila.
  • Apirilak 21, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza (meza bakarra izango da)

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean