Sei hautagai-zerrenda 2019ko toki-hauteskundeetarako
Datorren maiatzaren 26an izango diren toki-hauteskundeetarako Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordean aurkeztutako hautagaien zerrendak argitaratu ditu gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialak. Guztira sei hautagaitza aurkeztu dira Ermuko toki-hauteskundeetarako; 2015ean baino bat gutxiago.
Ermuko hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu dituzten alderdiak honakoak dira, Aldizkarian agertzen diren ordena berean: Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ), Euskal Herria Bildu, Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE), Alderdi Popularra (PP), Elkarrekin Podemos (Podemos, Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak) eta Vox.
Euzko Alderdi Jeltzaleko hautagaitzak Jol Gisasola du buru beste behin, eta Arritokieta Araiztegi eta Silvia Serrano egungo zinegotziak ditu alboan. Miren Urionaguena, Jose Luis Telleria, Maria Angeles Gorrotxategi, Mikel Cantero, Jone Agirregomezkorta, Patxi Gisasola eta Ricardo Lasuen dira jeltzaleen zerrendako lehenengo hamar hautagaiak.
Paul Yarza, Ermuko Udaleko EH Bilduko bozeramailea, izango da bere alderdiko zerrenda-buru. Jarraian ditu Carmen Maria del Rio, Joanna Diaz, Asier Ibaibarriaga, Hiart Redondo, Aitzol Lejardi, Irune Mugertza, Roberto Hidalgo, Piedi Eizagirre eta Aitor Jauregui, besteak beste.
Juan Carlos Abascal egungo Ermuko alkatea da PSE-EE/PSOE alderdi sozialistaren hautagaia postua berresteko. Beatriz Gamiz, Ricardo Martin (independentea), Rosa Maria Cid, Jose Manuel Lopez, Beatriz Blanco, Miguel Ledesma, Jose Luis Araujo, Pedro Gallego eta Paula Fonturbelek osatzen dute lehenengo hamar pertsonen taldea.
Alderdi Popularrak Francisco Javier Sanchez aurkeztu du lehen aldiz euren zerrenda-buru gisa, eta ondoan izango ditu Rocio Nogales, Aranzazu Contreras, Francisco Javier Perez, Jesus Martin, Ana Maria Nogales, Francisco Sanchez, Maria Dolores Utrera, Enrique Garcia eta Jose Elias Paz.
Bestalde, Podemos, Ezker Anitza-IU eta EQUO Berdeak alderdiek indarrak batu dituzte eta batera aurkeztuko dira hauteskundeetara, Elkarrekin Podemos izenpean. Egungo Irabazi alderdiko zinegotzia, Julen Dominguez, izango da alkategaia, eta zerrendako lehen atala osatzen dute Ainhoa Garcia, Alberto Garcia-Abad, Ainhoa Feijoo, Zoe Gonzalez, Aranzazu Alonso, Jose Luis Gimeno, Shirley Russio Robles, Manuel Zafra eta Anastasia Castañedak.
Azkenik, Vox alderdia lehenengo aldiz aurkeztuko da Ermuko hauteskundeetara, Alberto Garcia hautagaia buru duela. Jaime Ledesma, Elena Pascual, Fernando Martin, Olga Creixell, Maria Reyes Franco, Natalia Bertran de Lis, Pedro Granja, Ignacio Cabeza eta Cristina Alvarezek osatzen dute zerrenda, besteak beste.
Behin-betiko zerrendak datorren asteartean argitaratuko dira, apirilak 30. Behin-behineko zerrendak ikusgai daude Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 77. zenbakian, 2019ko apirilaren 24koa. Ermuko hautagaitzak dokumentu honetako 23-26 orrialdeetan kontsultatu daitezke.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko