Ermuko emaitzak: PSE-EE-PSOE: 2.846 boto; Unidas Podemos: 1.991; EAJ-PNV: 1.679; PP: 1.067; EH Bildu: 884; C’s: 529 eta VOX 232

28.04.19
Erakundea

Pedro Sanchezen partiduak botoen kopururik altuena lortu du gaur apirilaren 28 honetan Gorte Nagusietarako hauteskundeetan botorik gehienak lortuta gure herrian. Partidu Sozialistak alderdiak guztira 2.846 bozka (%30,14) lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 12.640 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Unidas Podemos (IU-Equo-Berdeak) izan da 1.991 txartel jaso eta gero, (%21,08). Jarraian, EAJ-PNV izan da, zeinak 1.679 bozka (%17,78) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, laugarren tokia PPri egokitu zaio 1.067 (%11,30) botorekin. Bere atzetik, bosgarren EH Bildu kokatu da, 884 (%9,36). Lehen sailkapen honetan seigarren Ciudadanos (C’s) geratu da 529 txartel lortuta (%5,60). Ermuan gaur hautesle-zerrendan 12.640 pertsonek eratzen zuten, horietatik 9.519 lagunek bozka eman dutelarik (%75,31ak) eta beste 3.121 kide abstenitu egin dira (%24,69). Kongresurako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

Gorte Nagusietarako Hauteskundearen Apirilak 28ko behin-behineko emaitzak
Logoa Alderdi politikoa 2016ko botoak
(A-20ko hauteskundeak)
2019ko botoak
(A-28ko hauteskundeak)
botoen %
PSE-EE (PSOE) logoa PSE-EE (PSOE) 2.082 2.846 30,14%
Unidas Podemos logoa Unidas Podemos 2.726 1.991 21,08%
EAJ-PNV logoa EAJ-PNV 1.027 1.679 17,78%
PP logoa PP 1.666 1.067 11,30%
EH Bildu logoa EH Bildu 604 884 9,36%
Ciudadanos logoa Ciudadanos 447 529 5,60%
Vox logoa Vox - 232 2,46%



Grafikoa hemen agertuko da.

Senatuko emaitzak bihar –astelehenean- eskainiko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen