Parte-hartzea herrian %58,27 da arratsaldeko 6ak arte, orain hiru urte baino hamar puntu altuago
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak hamar puntu altuago da, 2016koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %58,27 dela ezagutu dugu, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.640 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 7.365 pertsonak bozkatu dutela.
Orain dela hiru urte ordu berean parte-hartzea %48,61 izan zen. Deialdi hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 12.866 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan gaitezkeenak 12.640 gara, hau da 226 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, eguneko parte-hartze datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Dena dela, gaurkoan postaz bidali izan diren bozka kopurua oso altua eta horrek ere azkeneawqn eragina eduki ahal izango du, horiek ez baitaude partaidetza estatistikan ageri, hautestontzietara ez direlako joan.
Herriko datuak zeheztasunez gaueko lehen orduetan jakingo ditugu, atzerapenik ez badago 10etarako, gutxigorabehera. Atzerapenik izatekotan, hamar eta erdietarako izango eta segidan argitaratuko ditugu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua