Hauteskunde kolegioak zabalik dira eta bozkaketa hasita dago

28.04.19
Erakundea

Hogeita bi hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Gorte Nagusitarako Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-kolegioak zabalik daude goizeko 9ak geroztik eta ermuar goiztiarrenak bozkatzen hasi dira. Eguna argitzean zerua erdi estalita egon da eta hainbat ostarte ere ikus zitezkeen, egunsenti suabea dugu hots-beroa 12 gradukoa eta ateri izanik, euri arrastorik gabe.

Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk, izendatuta zeuden gehienak ordurako iritsi baitira. Kasuren bakarren batean ez dira titularrak aurkeztu eta izendapenak ordezkoekin egin behr izan dira. Nolanahi ere, mahai gehienak titularrekin eratu dira, azkar. Goizeko zortziak eta hogeita bi minutuetarako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek lanean izan dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabaldu baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Ermuan, 12.640 pertsonek bozkatu dezakegu gaurkoan

Dagoeneko hauteskunde-kolegio guztiak zabalik daude eta, jada, ermuar goiztiarrenek hasi dira bozkatzen. Normaltasuna, nagusi da. Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12. 866 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan 2018ko urtarilaaren 1eko datan guztira 16.091 biztanle baiginen erroldaturik.

Hauteskunde egun honetan segurtasuna bermatzeko elkarlanean eta koordinaturik lanean ari dira Ertzantza eta Udaltzaingoa, guztia behar bezala gorabeherarik gabe izan dadin. Eta ezusteko edo gorabeheraren bat izaten bada hori erantzun ahal izateko. Herrian ditugun sei hauteskunde egoitzak babesturik daude, bertan agenteak daudelako. Ertzaintzan Sallabente ikastetxean, Gizarte-zentroan eta Lobianon dago eta, aldiz, Udaltzain agenteak kiroldegian, merkatu plazan eta Ongarai ikastetxean egingo dira egun osoan zehar.

Arratseko ordu 2etan, parte hartzearen inguruko lehen datua izanen dugu. Mahaietan zenbat jende botatu duen ordu horretan jakingo dugu. Datua ezagutu, eta transmititu ondoren ezagutaraziko dizuegu, portzentajea (%) eskainiz.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte