Gure herrian Kongresu nahiz Senaturako izan ditugun behin behineko emaitzak

29.04.19
Erakundea

Bart gauez emandako hitza betetze aldera, azpian eta Open Datako irizpideari jarraiki kalkulu-orri programako (Excel) agiri irekia uzten dizuegu bertan jasotakoa landu ahal izateko, non atzoko –apirilak 28ko Hauteskunde Orokorreko jardunaldian Kongresu nahiz Senaturako gure herrian jaso genituen emaitzak eskaintzen dizuegun. Agiri horretan emaitzak zehatzak dituzuen, sekzioz eta horien barne mahai bakoitzean emandako bozka bakoitzaren kopuruan, guztirakoa eta horrek suposatzen duen portzentajea.

Gorarazi behar dugu Kongresuaren kasuan bozka bakoitza kandidaturari dagokiola, aldiz senatuaren kasuan bozka pertsonari egiten zaiola nominatiboak baitira, nor banakoarenak. Senaturako gehienez ere gure lurraldean hiru hautagai markatu behar genituenez, logotipo bakoitza hiru aldiz adierazi dugu, eta horietako bakoitzean hautagaiak jasotako botoak eta horien batuketa, bukaeran.

Excel agiriak bi orri ditu, bakoitzeko bana, horietan 11 sekzioetan eta bakoitzaren mahaian jasotakoa adierazita dagoelarik, eta baita guztien batuketa. Agiria ireki eta ikusteko, saka gorriz idatzita dagoen ‘Xehetasun gehiago’ esaldiaren gainean, horrek lotura baitauka lasterbidez egina.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte