Izen-emateak zabalik Ermuko Haurreskolan

02.05.19
Hezkuntza

Irailean, urrian eta azaroan Haurreskolara joaten hasi nahi duten umeen familientzat izena emateko epea zabaldu da gaur osteguna, maiatzak 2.

2018an eta 2019an jaiotako neska-mutilen guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko edozein zentrotan eskatu dezakete plaza. Ermuan Iparragirre kaleko 15. zenbakian kokatzen da eskola.

Eskaerak entregatzeko epea maiatzaren 2tik hasi eta 10era arte, ostirala, egongo da zabalik. Apirilaren 10etik aurrera jaiotako umeen kasuan, maiatzaren 10etik aurrera aurkeztu ahalko dira eskaerak Haurreskoletan bertan, jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean. Eskaera horiek behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.

Ekainaren 14an argitaratuko dira behin-behineko zerrendak. Erreklamazio eta zuzenketa epea amaitzean, uztailaren 12an izango dira eskuragarri onartuen behin-betiko zerrendak.

Ekainaren 28tik aurrera aurkezten diren eskaerak behin betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, adin tarte horretarako tokiak baldin badaude.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Haurreskolen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte