Tartean Teatroa taldearen 'Ghero, azken euskalduna' antzezpena ikusgai Antzokian

03.05.19
Ermua Antzokia

Tartean Teatroa konpainiak Patxo Telleriak idatzitako "Ghero" antzezpena aurkeztuko du gaur Ermua Antzokian. Ghero: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta Tartean Teatroaren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaria Jokin Oregi da. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak izango ditugu. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen webgunean eta orotariko kutxazainen sarearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak amanera emango dio aurtengo Korrika Kulturalaren jarduerei.

Sinopsia

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak iskin egin nahi dio patu eta bukaera horri. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, bere biziraupen harrigarria baizik. 3000 urtean euskarak existituko ote du?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

Hizkuntz aurre-indoeuropar txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan