‘Las princesas del Pacífico’ antzezlanarekin amaituko da Ermua Antzokiko kultur programazioa

08.05.19
Ermua Antzokia

Publiko guztientzako musikaz, dantzaz eta antzerkiz jositako bost hilabete biziren ostean, Ermua Antzokiko urtarrila-maiatza kultur programazioa ostiral honetan, maiatzak 10, amaituko da. Egitarauari bukaera emateko, Las princesas del Pacifico antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu.

Agustina eta Lidia, izeba eta iloba, etxeko salan sartuta bizi diren bi pertsonaia dira, errealitatetik 10 minutura, munduari begiratzeko leiho bakar batekin: telebista. Han dute euren gotorlekua minik ez hartzeko, besteen ezbeharren kronikagile bihurtzen diren bitartean.
Eguneroko miseria eta gertaerei ahal duten bezala aurre egiten dieten bi emakume dira, ordainketak modu naifean atzeratuz, euren etxe barruan ikusezin bihurtuz. Agustinak eta Lidiak begiratuz baina ikusi gabe egiten diote aurre egunerokotasunari, eurenak baino latzagoak diren errealitateak isurtzen dituzten programak ikusiz. Baina, zer gertatuko da behingoz zorte ona izan eta inoiz espero ez zuten itsas-bidaia zoragarri bat tokatzen zaienean? Zer gertatuko da sortu duten mikromundu horrekiko enpatiarik ez duten pertsonei aurre egiten dietenean? Zer-nolako dimentsioa hartuko du munduarekiko duten ikuspuntu urriak?

Emakume gogor baina, aldi berean, sentiberak dira, egoera zailenetatik ateratzeko gaitasuna dutenak. Izaki bihozbera bezain irrigarriak, gizartetik at bizi direnak, tradizioak nagusi diren tapetez betetako saloian bizi direnak. Gertakarien programak betetzen dituzten kroniketako batean betirako lotuta geldituko diren bi emakume.

Las princesas del Pacifico gaur egungo bufoi ikuskizuna da, Jose Troncosok, Alicia Rodriguezek eta Sara Romerok sortua eta Troncosok zuzendua. Alicia Rodriguez eta Belen Ponce de Leon aktoreek ematen diote bizia bi emakume xelebre horiei, hainbeste denbora batera igaro ostean bi buruko munstro bihurtu direnak.

60 minutuko iraupena du obrak, eta 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan