Maiatzeko ohiko Osoko Bilkura, asteartean

20.05.19
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziak bihar bilduko dira, maiatzak 21, hileko ohiko Osoko Bilkura saiorako. Bilera arratsaldeko 19:00etarako deitua dago lehen deialdian eta 19:30erako bigarrenean, udaletxeko Bilkura Aretoan.

Deialdiak zazpi puntu hartzen ditu barne gai-zerrendan, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin hasiko da. Jarraian, aurreko azken bi bileretako–2019ko apirilaren 16koa eta 30ekoa- aktak onartuko dira.

Hirugarren puntuan 1556/2019 Dekretuaren berri emango da; horren bitartez, aurrekontua aldatuko da kreditu-geldikinak erantsi ahal izateko. Segidan, 2019ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa onestea erabakiko dute zinegotziek, eta 2020. urteko herriko jai eguna zein izango den zehaztuko dute. Azkenik, galdera-eskariak jasoko dira, baldin badaude.

Gogorarazten dizuegu saioa 19:00etatik aurrera zuzenean eskainiko dugula Udalaren webgunean eta YouTubeko gure kanal ofizialean.

Dokumentazio guztia, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Goizean, informazio saioak

Bihar goizean, gainera, informazio eta ogasun batzordeak izango dira udaletxean. Lehenengo saioa 09:30ean hasiko da, eta gai nagusia Toki Garapeneko Alorrari dagokion 2018ko Kudeaketa Planaren likidazio-txostena izango da. Jarraian, Kontuen eta Ogasuneko Batzorde berezian, 1556/2019 Dekretua izango da hizpide, aurrekontua aldatu eta kreditu-geldikinak erantsi ahal izateko.

Osoko Bilkura bezala, bi bilera horiek ere streaming bidez ikusi ahalko dira Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da