2019ko Santixauetan kokatuko diren salmenta postuen esleipena egin da

20.05.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Hiri Alorrak 2019ko Santixau jaietan gure herrian kokatuko diren saltoki ibiltariak esleitzeko zozketa egin du.

Esleitu diren eta ordezko gisa hautatu diren postuen zerrenda kontsultarako prest dago lotura honetan.

Guztira 33 postu hautatu dira, honela banatuta: orotariko artikuluak saltzeko 13 postu, 7 arropa eta osagarrientzako, 5 larruzko artisau lanetarako, 3 bisuteria eta bitxietarako, 2 jostailu eta jolasetarako, bat zeramika edo beirazko artisau-lanetarako, beste bat forja edo metalezko produktuetarako eta azken bat argazkigintzarako.

Gainera, zozketan beste hamalau saltzaile hautatu dira ordezko gisa, esleipendunek beharrezko dokumentazioa aurkezten ez badute edo dagozkien tasak ordaintzen ez badituzte.

Esleipendunek ekainaren 22a arteko epea izango dute bide publikoa okupatzeagatiko tasa ordaindu eta agiria aurkezteko, honako dokumentazioarekin batera:

  • Baimendutako jarduerari dagokion epigrafean alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Jarduera Ekonomikoen Zergaren ordainketa egunean edukitzea edo, salbuetsitakoa izanez gero, zerga ordaintzera behartutakoen erroldan alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzan alta eman izanaren eta erakunde horrekin dituen betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Zerga alorrean dituen betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Erantzukizun zibileko poliza, jardueraren arriskuak bere baitan hartzen dituena.
  • 21A-113B su-itzalgailu eramangarria izatearen ziurtagiria, eta horren azterketa teknikoak egunean izatea.
  • Betekizun higieniko-sanitarioak frogatzea, beharrezkoa bada.
  • Elikagaien manipulatzaile txartela, beharrezkoa bada.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Udal webguneko iragarki ohola.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz