Jada eraberritua eta zabalik dugu San Antonioko aparkalekua

24.05.19
Hirigintza

Gidari ermuarrok laurogei aparkaleku baino gehiago errekuperatu ditugu aste honetan. Asteazken arratsaldean zabalik geratu zen aparkalekua eremua hustu eta libre utzi, asfaltatu, pintatu eta seinale bertikalak jarri ondoren. Gunea eraberritua dago eta aldaketa txiki batzuk ditu; kotxeek 82 plaza dituzte, beste 1 gidari minusbaliatuen autoentzat erreserbatua dago eta beste bi tarte pintatu dira motorrentzat. Aparkalekua berreskuratzeko desio zabala izan dugu oro har herritarren artean eta, bereziki, hurbilen dauden etxebizitza eta auzoetako gidarien artean. Azpiegitura osorik edo zatika itxita eta zerbitzurik gabe dago 2017tik estazio berriko, burdin bidea bikoizteko eta mendi azpiko tunela egiteko obraren eraginez,

Herrian tren geltoki berria eraikitzeko, burdin bidea bikoizteko eta ibilbidea desbideratu eta Izpilla mendi azpitik bideratzeko obrak azkenenetan daude. Lan konplexu hori gauzatu duen Aldi baterako Enpresa Elkarteak (ABEEk) buru-belarri dabil urbanizazioaren azken erremateak bukatzeko lanetan, proiektuari amaiera emateko xedez. Langileek Bizkaia nahiz Gipuzkoa Etorbidean lanean daude erremate lanak amaitzeko asmoz, zubi bidearen azpian, plazatxoarekin bat eginen duen zonaldean eta Izelaieta kalearekin lotura irisgarria ahalbidetzen duen maldetan, lurzoruko baldosak eta esku barandak ipiniz. Hormako azuleju-estaldura ia osorik bukatua dago. Erremate horiek maiatzeko asterako amaituak izango direla aurreikusita dute.

Eraikuntza lanen gune edo zati izan den aparkalekua –zubi bidearen oina edo euskarri egiteko- nahiz makineria utzi edo materiala pilatzeko gunea libre dago eta zerbitzuan, obra hasi aurretik bezala utzi ostean.

Horiek horrela, maiatza honetan bukaera emango diogu tren geltoki berri modernoa, irisgarria eta nasa nahi burdinbide bikoitzeko azpiegitura handia izateko lanei, zeinari esker Durangora nahiz Bilbora joateko bidaia arindu egingo den. Beste hainbat onura ahantzi gabe, trenbide berria ez baitoa Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitzen ondotik joango, horrek sortzen zuen zarata ekidinez. Proiektu honetan 21 milioi euro erabili izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailak ordaindu dituenak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran