Parte-hartzea ia %60 dugu Ermuan arratsaldeko 6etan, hamabi eta erdi puntu altuagoa

26.05.19
Erakundea

Ermuan arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %59,98 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.658 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.579 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %47,44 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 12.971 pertsona alegia. Aldiz, aurtengo honetan hautesle izan daitezkeenak 12.658 dira, hau da 313 pertsona gutxiago, zehatz mehatz

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Eta boto horiek zein alderdirentzat diren.

Tarte honetan gerta daitekeena ez dakigu, tendentzia manten daiteke edo aldatu. Zortzietan, gaurko honetan ermuarrok izan dugun parte-hartze kopurua zehatzaren berri izango dugu.

Hauteskunde Eguna eta garapena nahasteko ahaleginak

Boto-zenbaketari ekingo zaio hauteskunde-kolegio eta mahaiak itxi ondoren. Horren aurretik, posta bidez jasotako botoak sartuko dira eta, segidan, mahaia eratu duten pertsonena. Horrela, boto-emaileen zerrenda sinatu eta amaitutzat emango da. Jarraian, boto-zenbaketari ekingo zaio, Hauteskunde Batzak ezarritako irizpideari jarraiki, ordena ondorengoa izanen delarik. Lehenik, hautestontzi urdina zabaldu eta kontatuko da, Europako Parlamentukoa. Bigarren, ontzi zuria, udalerako botoak dituena eta, azkenik, sepia edo horixka, Batzorde Nagusietakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da