Ermuko hautesleen heren batek baino gehiagok bozkatu du arratsaldeko ordu biak baino lehenago
Ermuko hautesleen %37,21 bozkatu du gaur -4.710 herritarrek-, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urtekoaren baino handiagoa da orduan -%32,25 -4.254 herritar- bozkatu baitzuen ordu horretarako, nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela.
Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12.658 pertsonak bozkatu ahal izango dugu gaur, hautesle-erroldan jasotzen den datuaren arabera. Orain lau urte egindako hauteskunde berberetan bozkatu ahal izan genuenak baino gutxiago, orduan kopurua 12.971 baitzen. Hortaz, 2015ean baino 313 pertsona gutxiago dugu gaurkoan bozka emateko gure herrian. Gorabehera horren arrazoia bizitzeko herria aldatu izana edo heriotza izan daiteke.
Arratsaldeko ordu biak baino lehen Ermuan 4.710 pertsonek bozkatu dute.
Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian.
Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako
Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.
Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte