Europako Parlamenturako deialdian Ermuan izan ditugun emaitzak
Atzoko igandean hauteskunde dei hirukoitza izan genuen eta deialdi bakoitzeko hautestontzian emaitzak jaso izan ditugu. Deialdietako bat Europako Parlamenturako zen, hautestontzi eta papeleta urdinak zituenak. Estrasburgoko parlamenturako emaitzak jaso eta eskuetan eduki genituen lehenak izan arren, ez genituen momentuan ezagutzera eman. Horren arrazoia bikoitza izan zen; batetik ez emateko agindua genuela kide diren herrialde guztietan hauteskunde prozesuak itxi eta erabat bukatu arte; Italian gaueko 11tan, amaitu zutelarik. Eta arrazoi nagusia, gure ahaleginak hurbilago ditugun Udal Hauteskundeetan jarri genituela, datuak bildu eta eskaintzeko. Kandidatura bakoitzak lortutako portzentaje eta kopuruaren arabera, 2019-2023 legegintzaldian Udalbatza eratu dezaketenen izen-abizenak eta argazkiak eskainiz, ahantzi gabe emaitzak oraindik behin-behinekotzat jotzen direla.
Nolanahi ere, bart gauean Europako Parlamenturako deialdian izan diren datuak bildu eta taula batean jarri genituen, agiri hori pdf formatuan utziz. Agiri hori non dagoen eta bertara nola iritzi esanen dizuegularik jarraian: Udala/Hauteskundeak/Hauteskundeetako Emaitzak/Europako Parlamenturako Hauteskundeak/2019ko maiatzaren 26koak/. Segidan agiria lasterbidez loturik uzten dizkizuegu ikus eta aztertzerik izan dezazuen.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da