PSE-EE/PSOE nagusi Ermuan Bizkaiko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan

27.05.19
Erakundea

Sozialistek botoen %33a eskuratu dute gure herrian, baina Durango-Arratia barrutian hirugarren indarra izango dira

Ermuko Hautesle Errolda osatzen dutenen %66,50ak parte hartu du igande honetan 2019ko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan. Toki Hauteskundeekin eta Europar Parlamentukoekin batera izan dira bozketak, eta %100a zenbatuta, PSE-EE/PSOE izan da nagusi gure herrian. 2.821 boto eskuratu dituzte sozialistek (%33a), 2015ean baino ia 400 babes gehiago (2.481).

Boto gehien jaso dituen bigarren alderdia EAJ-PNV izan da. Jeltzaleak ere hazi egin dira, eta 2015ean lortutako 1.339 botoetatik (%16,80) 2.170 babesetara (%26,02) igo dira.

EH Bildu izan da hirugarren indarra Ermuan, eta 1.232 boto eskuratu ditu (2015ean baino 174 gehiago), babesen %14,77a, hain zuzen.

Elkarrekin Podemos (Podemos+IU+Equo) ere Bizkaiko Batzar Nagusietan izango da, eta Ermuan 1.024 boto eskuratu ditu (%12,28).

PPk, aldiz, ehun boto inguru galdu ditu eta 844rekin gelditu da (%10,22); VOXek, bien bitartean, ez du gutxiengo boto kopurua eskuratu eta ordezkaritzarik ez du izango Batzar Nagusietan (118 boto, %1,41).

Datu guztiak Hauteskundeak atalean kontsultatu daitezke.

Ordezkaritza Batzar Nagusietan

Bizkaiko Batzar Nagusiak lau barrutitan banatzen dira. Ermua Durango-Arratia deituan kokatzen da, eta barruti horrek hamar ordezkari hautatzen ditu. Bertan, lehenengo indarra EAJ-PNV izan da, botoen %41,57 lortuta, eta 5 batzarkide izango ditu. Ondoren, EH Bildu izan da bozkatuena (%26,23) eta 3 ordezkari lortu ditu; PSE-EE/PSOEk ordezkari bat izango du (%15,16), eta Elkarrekin Podemosek ere beste bat (%10,25). Hauteskundeetara aurkeztu diren gainontzeko alderdi politikoak ordezkaritzarik gabe gelditu dira.

Datu guztiak Bizkaiko Aldundiaren webgunean kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako